Galarretako sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Itzaltze lanetan ari direnen helburu nagusia da berriro erretzen ari den lurgunearen perimetroa ahalik eta azkarren ixtea. Horretarako, hainbat hondeamakinarekin ari dira ingurua babesteko suhesiak eraikitzen.
Arabako suhiltzaileak buru-belarri ari dira Galarretako sutea itzaltzeko lanetan, haizeak goizaldean sugarrak berriz piztu ostean. Kanpezu, Espejo, Agurain eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileek osatutako operatiboa dago une honetan bertan.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur eta bihar artean sugarrak kontrolatu eta sutea itzali ahal izango dutela, nahiz eta baldintza meteorologikoek lanak zaildu. Bestalde, Iñaki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileen arduradunak baso-sutearen egoeraren balorazioa egin du, eta adierazi du eguraldiak zein lursailaren egoerak (lehor dago) lanak zailtzen dituztela.
Sutea joan den ostiralean piztu zen, tximista baten ondorioz, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren inguruan. Arabako suhiltzaileek larunbat goizean itzaltzea lortu bazuten ere, sugarrak berriro piztu ziren eta hainbat foku daude une honetan.
Mendi-eremua denez, ez da inor bizi; hortaz, ez dago arriskurik biztanleentzat, eta, ez da, momentuz, inor etxetik aterarazi behar izan.
Itzaltze lanetan ari direnen helburu nagusia da berriro erretzen ari den lurgunearen perimetroa ahalik eta azkarren ixtea. Horretarako, hainbat hondeamakinarekin ari dira ingurua babesteko suhesiak eraikitzen.
Koordinazioa eta aireko baliabideen laguntza
Lau suhiltzaile-parketako langileak eta 20 bat lagunek osatutako brigada ari dira lanean bertan. Horiez gain, aireko laguntza jaso dute, eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren bi ACT hegazkin ere gehitu dira itzaltze-lanetara.
Zupiria sailburuak nabarmendu du lurreko zein aireko efektiboen mobilizazio koordinatuak argi erakusten duela lehendakariak legegintzaldi hasieran lehentasuntzat ezarri zuen larrialdi-sistema eredua, edozein arrisku-egoeraren aurrean azkar erantzuteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.