Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Bi pertsona zauritu dira gaur goizean Leioako (Bizkaia) ostalaritza lokal batean izandako gas-leherketan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakaria 07:05ean izan da, Iparragirre kaleko establezimendu batean. Lokaleko sukaldariak erredurak izan ditu buruan eta beso batean. Zauritutako beste pertsona ere ospitalera eraman behar izan dute; lokaletik kanpo zegoen hori.
Barakaldoko Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte biak.
Leherketak kalteak eragin ditu eraikinaren fatxadan eta inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailutan.
Gainera, eraikineko bizilagunak etxetik atera dituzte, badaezpada ere. Leioako Udaleko teknikariak kalteen ebaluazioan eta eraikinaren segurtasunean lanean ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera