"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
Animearen aldeko apustua indartzen jarraitzen du PRIMERAN plataformak, nola eta Naruto kultuko seriea lehen aldiz euskaraz eskainita. Ostegun honetatik aurrera lehen bost atalak ikusgai izango ditugu EITBren streaming plataforman.
Masashi Kishimotok sortutako izen bereko mangan oinarritutako animazio japoniarreko seriea da Naruto. Animea jatorriz Hayato Datek zuzendu zuen, eta Studio Pierrot ekoiztetxe japoniarrak ekoitzi. Konoha herrixkako ninja (shinobi) bat da Naruto. Bederatzi Isatseko jinchrikia izateagatik da ezaguna, jaiotzean bere barnean zigilatutako azeri deabru bat. Horrek haurtzaro bakartia izatera eta bere herriaren errekonozimendua bilatzera bultzatu zuen.
Hala, herrixkako liderra izatea amets duen ninja gaztearen istorioa dugu erdigunean, Hokage izatea helburu duen Naruto Uzumakiren istorioa, alegia. Telesailean zehar adiskidetasuna, nortasuna, abentura eta akzioa dira elementu nagusiak, garapen emozionala modu transbertsalean landuta.
Nazioarte mailan arrakasta handia eta jarraitzaile komunitate zabala duen anime ospetsuenetako bat da, baina orain arte ez da euskarara bikoiztu. Aurrerantzean, euskaraz gozatzeko aukera izango dugu, PRIMERANen, besteak beste Iosu Diaz (Naruto), Igone González (Sakura), Julen Agirrezabala (Sasuke), Jose Martin Zabala (narratzailea eta Sarutobi), Pello Artetxe (1 ninja eta Iwana), Mikel Sagarzazu (2 ninja eta Shikaaru), Jon Goirizelaia (3 ninja eta Iruka), Iñigo Elosegi (4 ninja eta Bekko) eta Joseba Cordon (5 ninja) bikoiztaileen ahotsetan. Mixer estudioetan egin da bikoizketa, Miren Mujika izan da itzultzaile eta egokitzailea eta Josu Diaz, berriz, bikoizketa zuzendaria.
Aurre-estreinaldi esklusiboa pantaila handian
PRIMERANeko estreinaldiaren aurretik, jarraitzaile gutxi batzuek aukera izango dute lehen lau atalak euskaraz eta pantaila handian ikusteko. Gaur izango da, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, 18:00etatik aurrera, Joseba Olagaraik aurkeztuta. Bertan izango dira itzutzaileetako batzuk: Igone González (SAKURA), Julen Agirrezabala (SASUKE), Mikel Sagarzazu (NINJA 2 eta SHIKAARU), Joseba Cordon (NINJA 5), Andrea Sanz eta Yeray Varela.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.
ONCEk eta Jaurlaritzak LightSound gailua aurkeztu dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonek eklipsea 'entzun' ahal izateko
Gailu iraultzailea da, itsuek edo ikusmen-arazoak dituztenek fenomeno astronomikoa esperimentatu dezaten. LightSound du izena, eta eguzki-argiaren intentsitatea denbora errealeko soinu bihurtzen duen aparatua da.
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.