BERO BOLADA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muturreko beroak alertak piztu ditu Euskal Herri osoan, eta astearen erdialdera arte ez da arinduko

EAE eta Nafarroa alerta laranjapean daude 12:00etatik, beroagatik eta sute arriskuagatik. Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta gorria (abisu metereologikoen sisteman maila gorena) ezarri dute, Pirinio Atlantikoak departamendua astinduko duen bero bolada dela eta.

Iragarkia
CÓRDOBA, 20/06/2026.- Una persona se refresca en una de las fuentes del patio de los naranjos de la Mezquita-Catedral de Córdoba. Siete Comunidades -Andalucía, Aragón, Baleares, Cantabria, Castilla y León, Cataluña y País Vasco- están hoy en aviso naranja (peligro importante) por temperaturas de hasta 40 grados, lluvias y tormentas y otras siete en amarillo (riesgo para ciertas actividades). EFE/ Salas
18:00 - 20:00

Beroa izango da nagusi uda hastearekin batera, eta ez du atsedenik emango, gutxienez, astelehen iluntzera arte. Gaur arratsaldetik, tenperaturek abailan egingo dute gora, eta gaur eta bihar 40 gradutik gorako tenperaturak izango dira. 

Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du igande goizean EAE osoan, eta asteleheneko 20:00ak arte izango da aktibo muturreko beroa espero baita.

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren aurreikuspenen arabera, igande eta astelehenean bero itogarria egingo du, tenperatura maximoak 35-40 ºC-koak izango baitira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Oro har, hego-ekialdeko haizea ibiliko da, baina kostaldean brisa altxa daiteke, eta horrek apur bat arinduko du egoera.

Nafarroan, muturreko sute arriskua

Nafarroa osoan ere bero boladak gogor joko du, eta abisu laranja egongo da indarrean lurralde osoan, igandean hasi eta astelehen iluntzeraino. Erdialdean eta Erribera inguruan, termometroak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira, eta hortik gora helduko dira leku batzuetan.

Halaber, AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak muturreko sute arriskua iragarri du, eta, hori dela eta, badaezpada, nekazaritza-ustiategietan makineria ez erabiltzeko aholkatu du.

Aurreikuspenen arabera, asteazken goizaldetik aurrera hasiko dira tenperaturak jaisten.

Iparraldean, alerta gorria

Ipar Euskal Herrian ere bero sapa izango da protagonista datozen egunotan. Meteo France agentziak eguerdian zabaldu du alerta gorria (abisu metereologikoen sisteman maila gorena) ezarriko duela egun osoan Pirinio Atlantikoak departamenduan. 

Gainera, ekaitzak izateko arriskua ere handia izango da, eta euri zaparrada eta haize ufada gogorrak espero dira hainbat lekutan.

Neurri zorrotzak ari dira hartzen Iparraldean bero bolada honen aurrean arriskuak saihesteko, eta Baionan, esaterako, 22 eskoletatik 11 (zaurgarrien izan daitezkeenak) itxi egingo dituzte astelehen eta asteartean. Eskola orduetan Jean-Dauger estadioan bilduko dituzte haurrak, berotik babesteko. 

Hainbat igerilekutan, bestalde, sarrera doan izango da egunotan, beroari aurre egiteko behin-behineko neurri gisa. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X