GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostiako Herrera auzoko pabiloi batean izandako suteagatik

Sua goizaldean piztu da, Zardoya fabrika zaharreko gela batean. Ondorioz, lau pertsona zauritu dira eta horietako bat Donostia Ospitalera eraman dute. Hiru lagun tokian bertan artatu dituzte, kea arnasteagatik. Lehen ikerketen arabera, sutea nahita piztu dute.

Foto de EITB

Bi pertsona atxilotu dituzte, goizaldean Donostiako Herrera auzoko pabiloi okupatu batean izandako sutearekin zerikusia dutelakoan. 

Sua Zardoya fabrika zaharreko gela batean piztu da, eta, sutearen ondorioz, lau pertsona zauritu dira, eta horietako bat Donostia Ospitalera eraman dute.

Gertakaria Jolastokieta inguruan izan da, bizitegi eta industria ingurune batean. Lantegi zaharrak daude, eta pabiloi bateko gela batean piztu dira garrak; suhiltzaileek berehala kontrolatzea lortu dute.

Lehen ikerketen arabera, badirudi sutea nahita eragin dutela. Ondorioz, Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu horrekin zerikusia dutelakoan, eta hainbat lekukori deklarazioa hartu die gertatutakoa argitzeko. Ikerketak zabalik jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X