Ekainak 4-5
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean

Jaialdia ekainaren 4an eta 5ean izango da, Nafarroako hiriburuko Ziutadelan. Larunbaterako, gaur iragarritako hiru taldeek joko duten egunerako, sarrerak eta bonuak ostiralean jarriko dituzte salgai. 

Los Delinqüentes

Delinqüentes ekainaren 5ean, larunbatean, arituko dira.

Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauría taldeek En Vivo jaialdian joko dute, ekainaren 5ean, Iruñeko Ziutadelan. Jaialdia ostiral-larunbatetan egingo dute, ekainaren 4an eta 5ean. 

Asteburuko bonuak (68 euro + gastuak) eta larunbaterako sarrerak (48 euro + gastuak) ostiral honetan, urriaren 16an, jarriko dituzte salgai, 11:30ean, jaialdiaren webgunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X