BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Musika topaketak doako kontzertuak, aretoetan zein kalean (urriaren 30ean, Alcalá Nortek, Sedientos de Cumbiak eta Jimena Amarillok Uribitarten joko dute), eta jardunaldi profesionalak uztartuko ditu.
BIME musika topaketaren hamalaugarren edizioak 70 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu urriaren 27tik 30era, Bilbon. Gainera, musika industriaren hainbat ordezkarik, Alaskak, Luz Casalek eta Pedro Capok besteak beste, hainbat solasaldi eta ikastarotan parte hartuko dute, Euskalduna jauregian.
Urriaren 27tik 29ra, Kafe Antzokia, BBK Sala, BIlborock, Azkena, Crystal, Dock BBF, La Ribera, Stage Live eta Barck Room aretoek 70 kontzertu labur baino gehiago hartuko dituzte, industriaren profesionalek eta publiko orokorrak egungo musika proposamen abangoardistenak ezagut ditzaten.
BIME Live kontzertuei eskainitako programazioan parte hartuko dute Amor Líquido, Ashleys, Axolotes Mexicanos, Bisai, Carlos Sadness, Cervatana, Erik Urano, Efecto Pasillo, Ke Lepo, Kiliki, María Paláe, No Quiero, Sara Zozaya, Silitia eta Zahara talde eta bakarlariek, besteak beste.
Halaber, urriaren 30ean zuzeneko musika OMODA agertokietara iritsiko da, Uribitarte pasealekuan, Bilboko udaletxearen parera. Han, 17:00etatik aurrera joko dute 1111 hiurkoteak, Alcalá Nortek, Hija de Nopalek, Jimena Amarillok eta Sedientos de Cumbiak.
Arlo profesionalari dagokionez, Euskalduna jauregian hizlari arituko dira Alaska, Luz Casal, Ana Mena, Pedro Capo, Walter Kolm Maluma, Carlos Vives, Prince Royce eta Emiliaren ibilbideari lagundu dien agentea; Alan McGee Creation Records Oasis deskubritu eta fitxatu zuen diskoetxe independentearen sortzailea; Justin Quiles J Balvin, Maluma eta Karol G artisten kantu arrakastatsuenak sortzen lagundu duen Reggaetoi eta trap abeslari eta konpositorea; eta Sat Bisla, “Adela, Coldplay, Katy Perry, Muse, Lorde eta Sia artisten ibilbidean zeresan handia izan duen profesionala”, Last Tour ekitaldiaren antolatzaileak zehaztu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko