Euskal musika
2022/02/28 - 12:23
Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurten EHZ festibala, Irisarrin
Aurtengoa jaialdiaren 26. edizioa izango da, eta uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da. Datozen asteetan emango dute antolatzaileek aurtengo edizioaren nondik norakoen berri.
2022/02/27 - 20:44
Mila Modu: ''Inor ez da inor''
Mila Modu taldeak 'Intra' izeneko bigarren diska aurkeztu du, 'Inor ez da inor' abestiaren bideokliparekin. Aniztasunari errespetua eta norbera izatea aldarrikatzen ditu, eta Manuel Fraga ministro frankistak Aita Lasarekin izandako istorio bitxi batean dago oinarrituta.
2022/02/24 - 16:28
IZAROk apirilaren 29an kaleratuko du "Limones de Oro"
Duetoen diskoaren zertzeladak iragarri dituen egunean, Anoetako Belodromoan hitz egin du mallabiar musikariak ETBrekin.
2022/02/21 - 21:30
Zea Mays bueltan da
Azaroan, Aiora Renteria abeslariak aldi baterako eszenatokiak utzi zituen, minbizi bati aurre egiteko. Orain bueltan dira, eta kontzertua eskainiko dute apirilaren 9an, Bilbon. Halaber, martxoaren 3an single berria argitaratuko dute.
2022/02/21 - 20:11
Zea Mays bueltan da
Azaroan, Aiora Renteria abeslariak aldi baterako eszenatokiak utzi zituen, minbizi bati aurre egiteko. Orain bueltan dira, eta kontzertua eskainiko dute apirilaren 9an, Bilbon. Halaber, martxoaren 3an single berria argitaratuko dute.
2022/02/20 - 21:58
Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan
Kolonbian, Bogotako antzoki nagusiak 'Euskal Leihoa' egitarau berezia antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, euskal sorkuntza erakusteko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak, hilabeteotan.
2022/02/10 - 12:36
Kaotiko: ''Gatillazo''
Arabar taldearen "Gatillazo" kantuaren letradun bideoa aurkezten dizuegu primizian. "Sin filtro" disko berria, beren ibilbideko bederatzigarrena, otsailaren 18an egongo da kalean.
2022/02/02 - 18:05
Itsas jaialdi kultural batek 20 portutan omenduko du Elkano
Pasaia, Bermeo eta Baiona dira datorren udan "festibal ibiltari" horrek harrapatuko dituen udalerrietako batzuk. Abesti bat ere egingo diote.
2022/01/27 - 12:38
Neomak: ''Ilargi berriak''
Neomak taldeak bere lehen abestia argitaratu berri du. Gaztetxotan hasita trikitixa txapelketetan plazara salto egin eta gerora Kepa Junkerarekin hara-hona ibilitako sorginek osatzen dute zazpikotea.
2022/01/27 - 11:30
Vulk: "Proiektua bizirik egoteko, aukerak oso irekita egon behar dira"
Punk rock laukoteak hitzak erabat euskaraz dituzten hamar kantu-ukaldi bildu ditu "Vulk Ez Da" bihar argitaratuko duen disko berrian.
2022/01/14 - 14:27
ONCEk Donostiako Orfeoia omenduko du urtarrilaren 20an
Kupoia kantarien argazki batekin ilustratuko da, eta Donostiaren Egunean zozkatuko da abesbatzaren 125. urteurrena ospatzeko.
2022/01/14 - 12:17
6.000 euroko isuna La Pollako biraren arduradunei, osasun neurriak ez betetzeagatik Gasteizen
Osasun Sailak gehienezko zigorra ezarri die antolatzaileei, covid ziurtagiria ez eskatzeagatik eta maskara erabiltzeko betebeharra ez errespetatzeagatik.
2021/12/29 - 14:27
Bertan behera gelditu dira La Polla Recordsen eta Jose Luis Peralesen kontzertuak eta Mayumana ikuskizuna
Eusko Jaurlaritzak erdira murriztu du edukiera gune handietan eta antolatzaileek bertan behera utzi dituzte asteazken honetan Anoetako belodromoan, Euskalduna Jauregia eta Principal Antzokian iragarrita zeuden ekitaldiak.
2021/12/29 - 12:35
Ibil Bediren "Orain Bat Gara" kantaren moldaketa berria estreinatu du Ion Celestinok
Iruñerrian musikaren alorrean (besteak beste) urte berezia izna da 2021a, eta hori nolabait ospatzeko, Broken Brothers Brass Bandek Ibil Bediren abesti ezagun horren bersio bat grabatu du.
2021/12/29 - 00:08
La Polla Recordsek Donostian eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi dute
Eusko Jaurlaritzak erdira murriztu du edukiera gune handietan eta antolatzaileek behin betiko suspenditu dute Aguraingo bandak agur esateko asteazken honetan Anoetako belodromoan eskaini behar zuen kontzertua.
2021/12/25 - 21:50
Ia bi urteko etenaldiaren ostean, oholtzara itzuli da Su Ta Gar Atarrabian
Diskoa kaleratu eta segidan iritsi zen pandemia. Larunbat honetan izan dute azkeneko lana taularatzeko lehenengo aukera.
2021/12/25 - 15:14
X. Leteren esentzia izpiritula jasotzen duen oratorioa CD, DVD eta liburuan datorren astean iritsiko da
X. Leteri egindako promesa bat betetzea izan da, nolabait ere, harenganako zuen adiskidantza agertzeko modu bat. C.Dak 13 pieza dakartza, DVDak Getxoko Muxikebarriko emanaldiaren irudiak eta liburuan tripa hustu duela aitortu du Joxan Goikoetxeak.
2021/12/18 - 18:08
La Polla Recordsen agurra, Gasteizen, 40 urteren ostean
Euskal Herriko punk mugimenduaren bilgune bihurtu da Gasteiz, Aguraingo taldearen agurrean. Duela 40 urte sortu zen Evaristoren taldea, eta kontzertu bikoitza eskainiz emango du amaitutzat ibilbidea. Gainera, urte amaieran behin-betiko agurtuko da Donostian.
2021/12/16 - 19:50
Nerea Urbizuk jantzi du doinuz Korrika
"HitzEkin" 22. Korrikaren abestiaren hitzak Sustrai Colinak idatzi ditu, eta Ane Garciak, Anarik eta Nerea Urbizuk kantatu dute.
2021/12/15 - 17:30
Ghau: ''Noite''
Ghau Gartxot Unsain musikariaren proiektuaren bigarren kantua da "Noite", etorkizuneko EP baten bigarren aurrerapena. Miren Arrieta aktorea du lagun bideoklip honetan.