Euskal musika
2022/05/08 - 16:21
Izaroren belodromoko kontzertuak emandako indarra barneratzeko denbora behar dute musikariek eurek ere
Gartxot Unsain kantaria izan zen atzo Izarok gonbidatutako artistetako bat. Amaral, Eñaut Elorrieta, Xoel Lopez, Cris Lizarraga eta Pedro Pastorrek abestu zuten 5600 lagunen aurrean. Izaro hegan, zintzilikatuta abestu zuen "Delirios" eta publikoa zoratzen jarri zuen
2022/05/05 - 14:23
Teresa Catalanek jasoko du Eusko Ikaskuntzaren saria
Nafar konpositoreak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria irabazi du, eta Imanol Zuabiauz artistak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria.
2022/05/05 - 13:18
Beti da lehen aldia
ZETAK taldea BIME PRO jaialdian parte hartzen ari da, Kolonbian. Pello Reparaz musikariak bertako nondiko norakoak aletuko ditu eitb.eus-en.
2022/05/03 - 22:00
Amerri!
Amerri!: ama lurraz, ama herriz, amerriz, ama hizkuntzan.
2022/04/20 - 12:35
Anestesia taldeak zuzeneko jarduna etengo du
Zarauztar laukoteak bertan behera utzi ditu Fenix Tour biran hitzartuta zituen kontzertuak, "taldeak dituen zirkunstantziak" direla eta. Laster itzuli nahiko lukete agertoki gainera.
2022/04/17 - 15:11
Colette Larraburu: “euskaraz hitz egitea, besteak beste, abeslari burugogor batzuei ere zor diegu”
Francoren mende kantatu genuenean liburuaren egilea da eta hor euskal kantariek, 1970eko hamarkadan, bizitakoa azaltzen da, batez ere, iparraldeko abeslariak protagonista direla.
2022/04/13 - 18:52
Gatibuk ere joko du Fitok San Mamesen eskainiko duen kontzertuan
Gainera, Iñaki "Uoho" Antón Platero y Tú taldeko kidea, Leiva, Dani Martín eta Carlos Tarque izango ditu lagun musikari bilbotarrak egun horretan oholtza gainean.
2022/04/12 - 15:02
Gari: "Iraganeko nire hainbat kantekin dudan harremana ez da batere normala"
Gari musikariak lau kontzertu emango ditu ekainean. Bakarka egindako hiru hamarkadako ibilbidea zuzeneko disko batean bilduko du, emanaldi horietako materialarekin. Artista legazpiarrak bake prozesu pertsonala, taula gaineko bizipenak eta euskal musikaren bilakaera izan ditu hizpide 'Faktoria'n.
2022/04/08 - 12:07
Modus Operandi & Zuriñe Hidalgo: ''Zeruarekin amestu dugu''
Modus Operandi taldeak Zuriñe Hidalgoren babesa du kantu "popero, dibertigarri eta alai" honetan. 2022ko martxoan grabatu zuten, Josu Ervitiren estudioan.
2022/04/06 - 13:44
Joseba Tapiak jasoko du aurten Adarra saria
Ekainaren 21ean jasoko du saria lasartear musikariak, eta kontzertu batean ospatuko du, egun horretan bertan, Victoria Eugenia antzokian, Donostian.
2022/04/05 - 16:44
Elkar Fundazioak Ines Osinaga musikariari eman dio Joseba Jaka beka
Abeslari eta trikitilariak "Gosariak" Gose taldearen diskoko kantuak berrinterpretatu eta hamar kantu berri sortuko ditu.
2022/04/04 - 16:56
Aiora Renteria Zea Mayseko abeslaria martxan da berriz
Aiora Renteria bihar bertan itzuliko da ikastetxera eskolak ematera eta larunbatean eszenatokietara. Itzulera berezia izango da. Pandemiaren gogorrena eta minbizia atzean utzi eta Zea Maysen 25. urteurrena ospatuko dute.
2022/04/04 - 14:31
ETBko Albistegiak Aiora Renteriarekin egon dira
Ikusi asteleheneko "Gaur Egun" eta "Teleberri"n Zea Mayseko kantariak kontatu diguna. 25 urte bete berri dituen taldea agertokietara bueltan izango da larunbatean, Bilbon, abeslariaren osasun arazoak gaindituta.
2022/03/30 - 13:50
Goxua ´n Salsa: ''Emaidan freskura''
Ikusi primizian 2020an Iruñean sortutako orkestra kolonbiar-nafarraren bideoklip berria. Taldeak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan New Yorken, Kolonbian eta Puerto Ricon egiten zen saltsa klasikoa interpretatzen du, euskaraz.
2022/03/29 - 22:00
'Egun Beltzak'
Aitor Perez eta Eneritz Furyak irundarrek Egun Beltzak diskoa kaleratu dute, Yanka Dyagileva poeta eta kantugile siberiarra omenduz.
2022/03/26 - 21:45
Fermin Muguruzaren ibilbidea ospatuko du Muguruza Mani-Fest kontzertu bereziak
Igandean bukatuko da Loraldia jaialdiaren aurtengo edizioa, baina aurretik, emanaldi bat egingo dute Bilboko Kafe Antzokian. Fermin Muguruza musikagilearen diskografia osoa errepasatuko duen kontzertu berezia antolatu dute, La Basu edo Juantxo Arakama bezalako artista gazteen bertsioekin.
2022/03/22 - 21:00
''Zertana''
"Zertana" portulan poetiko musikala, Aurelia Arkotxa idazleak eta Isa Suarez sound-artistak elkarlanean sortutako proiektua. Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
2022/03/22 - 17:15
200 ekitalditik gora eskainiko ditu Bilbao Basque Fest jaialdiak Aste Santuan
Apirilaren 13tik 17ra, herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika ekitaldiak izango dira Bilboko Udalak egokitutako 30 lekutan, festibalaren zortzigarren edizio honetan.
2022/03/03 - 15:31
Delirium Tremens: ''Hola tio''
"Ordago" maiatzean aterako duen diskoaren bigarren singlea kaleratu du laukoteak. Bai, laukoteak. Haritz Harreguyk (Sen, eMe...) lagunduko ditu, gitarran, Juantxo, Patxi eta Andoni itzulera honetan.
2022/03/03 - 11:31
Maite Larburu: ''Aho arraro''
"Krak" Maite Labururen diskoko kantua irudiz jantzi du Asier Altuna zinemagileak.