Euskal musika
2022/06/23 - 12:51
"Sua ez da erretzen"
San Joan bezperan, sua hartu du gai nagusi Ion Celestinok bere kanta osatzeko.
2022/06/19 - 15:51
2022ko Azkena Rock Festivalek markak hautsi ditu 48.000 lagunekin
Adingabe kopuruan ere errekorra izan da, aurreko edizioaren kopurua bikoiztu egin delako. Kanpina ere ia beteta egon da. Hurrengo edizioa 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an izango da.
2022/06/19 - 15:03
Eva Castillo Azkena Rock Festivaleko komunikazio zuzendaria: ''Jendetza etorri da, oso pozik gaude''
Gasteizen izandako Azkena Rock jaialdiaren 3 egunetan 48.000 lagun bildu dira Mendizabalan, eta kanpin denden gunea ere bete egin da.
2022/06/18 - 11:26
Soziedad Alkoholika talde mitikoak Mendizabala bete du aurtengo Azkena Rock jaialdian
Hardcore punk musikako taldea Azkena Rock jaialdiaren oholtza gainean izan da bart. Ikusi hemen haren kontzertuaren abestietako bat, osorik.
2022/06/16 - 19:16
Izaro, Ana Guerra, Doctor Deseo eta Coque Malla izango dira Barakaldoko jaietan
Uztailaren 9tik 16ra izango diren kontzertuen programazio osoa.
2022/06/11 - 16:54
Estatu osotik etorri da jendea Fitoren kontzertuaz gozatzera
San Mames inguruko tabernariak jendetzaren zain daude. Giro paregabea espero dute, 47.000 pertsona inguru bilduko baitira estadio barruan.
2022/06/11 - 16:52
Fito: "Nire bizitzako kontzertua da, non eta San Mamesen"
Dena prest San Mamesen Fito & Fitipaldisen kontzerturako; 47.000 zale inguru sartuko dira estadioan. Eitb.eus-ek streaming bidez eskainiko du emanaldia.
2022/06/11 - 15:56
Fito & Fitipaldis taldeko zaleak San Mamesen aurrealdean zain, egunaren lehen orduetatik
Fito Cabralesek eta bere taldeak emanaldi erraldoia eskainiko dute gaur gauean, 40.000 ikusle baino gehiagoren aurrean. Radio Euskadik eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute kontzertua.
2022/06/06 - 12:14
Gari & Maldanberak zuzeneko diskoa grabatuko du asteartean Bilbon
Bakarkako ibilbideari ekin eta 27 urtera, Garik zuzeneko diskoa grabatuko du Arriagan, ekainaren 7an.
2022/06/01 - 14:25
Ziburuk liburu eta disko azoka hartuko du hirugarrenez
33 argitaletxe eta 30 sortzaile izango dira larunbatean, herriko Pilota plazan.
2022/05/30 - 14:23
Arima Soul: ''Arima du got soul''
Mikel Makalak (baxua) eta Lidia Insaustik (ahotsa) sortutako soul proiektuak "Arima du got soul" kantuaren bidez aurkeztu du udazkenean argitaratuko duen lehen lan luzea: neo-soula, rythm & bluesa, funka, groovea, jazza... Ikusi bideoa primizian gurean.
2022/05/30 - 13:54
ØDEI: "Rapak balio dit konplexurik eta beldurrik gabe, pertsonaiaren bidez, nire ahuleziak erakusteko"
ØDEI musikariak "Terapia" diskoa kaleratu du, hamabost kantuko disko ilun, kolpekari, sakon eta bor-borkaria.
2022/05/28 - 16:20
Delirium Tremens euskal rockaren ikurra bueltan da
BECen dena prest dago gaur gauerako. 30 urteren ondoren, oholtzara igoko da berriro, "Hordago" diskoa aurkezteko. Haren estudioan izan gara itzulera honen atarian.
2022/05/24 - 22:04
Komunikazio-Inkomunikazio (Lekeitio 5. 1976/7), Mikel Laboa
Mikel Laboraren 1977ko "Komunikazio-Inkomunikazio (Lekeitio 5)" kantua izan du hizpide Jose Luis Padronek.
2022/05/20 - 16:38
Mugan: "Abestiak mugara iristean egiten ditugu"
"Birizik ez bagaude" lehen diskoa maiatzaren 27 an kaleratuko du Mugan taldeak. Hura aurkezteko kontzertua Ekainaren 3 an izango da Tabakaleran. Sentitzeko beharra aldarrikatu nahi dute eta disko fisikoari garrantzia emateko, sareetan igoko ez duten abesti bat sartuko dute diskoan.
2022/05/17 - 23:09
MB Sariak-en, 10 saritu hautatu ditu epaimahaiak 100 proposamenen artean
Musika Bulegoa Sariak eman berri dituzte Bilbon. Euskal Herrian musika jarduera sustatu eta hobetzea helburu duen elkarteak 10 sortzaile eta musikagileri aitortu die euren lana.
2022/05/17 - 21:07
Camela, Duo Dinamico, Dvicio eta Huntza taldeak Sestaoko Jaietan egongo dira
Barrakak, txosna gunea eta haurrentzako jarduerak bueltatuko dira.
2022/05/16 - 12:54
"El sueño americano" (ZETAK Kolonbian III)
ZETAK taldeak BIME PRO jaialdian parte hartu du, Kolonbian. Pello Reparaz musikariak bertako nondik norakoak aletuko ditu eitb.eus-en.
2022/05/10 - 12:13
"Con hambre no hay pan duro" (ZETAK Kolonbian II)
ZETAK taldea BIME PRO jaialdian parte hartzen ari da, Kolonbian. Pello Reparaz musikariak bertako nondik norakoak aletuko ditu eitb.eus-en.
2022/05/08 - 18:17
6.000 pertsona bildu ditu bart Izarok Donostiako Belodromoan, kantu berri eta zaharrez gozatzeko
"Limones de oro" duela astebete kaleratutako diskoa aurkeztu du abeslari bizkaitarrak, beste hainbat artistaren laguntzarekin. Abeslari handi ugarik bete dute Belodromoa azken urteetan, baina lehen aldia da emakume bakarlari euskaldun batek horrenbesteko jendetza biltzen duela.