Edorta Jimenez, 'Badator Marijaia' abestiaren idazlea: "Mende laurdena da eta kantuak iraun egin du"
Bilboko Aste Nagusiko ereserki bilakatu den 'Badator Marijaia' abestiaren 25. urteurrenean, Edorta Jimenez idazlea Euskadi Irratian izan da larunbat honetan, Kepa Junkerarekin batera bizitako sortze prozesuaren inguruko nondik norakoak oroitzeko.
Kantuaren ibilbide luzea izan du hizpide idazleak: "mende laurdena da eta kantuak iraun egin du", gainera, "biziraupen luzea berez etorri da".
Enkargua izan zen, eta Kepa Junkerak sortutako melodiatik abiatu zen letra garatzeko. Garai hartan sarritan lan egiten zuten elkarrekin, "atseginez", eta Jimenezek behin eta berriro azpimarratu duenez, "Kepak pare-parean jo zuen musikarekin, guztiz egokia zen, hitzak sartzea besterik ez zen falta".
Hortik aurrera, "erraza" izan zen hitz horiek aurkitzea, eta zenbait irizpide jarraitu zituen horretarako. "Erdaldunei ere zuzendutako kantu bat nahi nuen", azaldu du idazleak. Hala, 'egun on', 'kaixo' eta 'agur' hitzak ezagutzen dituzten bezala, beste hitz pare bat ere jakin zezaten nahi zuen, "erraz-errazak". "Hitzok dira 'hara, hara, hara', seinalatuz bezala. Pentsatu nuen edonork uler zezakeela hori".
Jimenezek argi izan zuen bigarren kontzeptua Marijaiarena izan zen. "Marizikin, marimutil, maridiru esaten dugun bezala, pentsatu nuen Marijaia ezin zela Bilbokoa izan, denona zen, horregatik planteatzen da 'gure' kolektibo hori, 'gure Marijaia Bilbora etorri da Aste Nagusira'". Gaztetxoak izan zituen gogoan une horretan: "nondik dator Marijaia? Ez dakit, erreko da baina datorren urtean itzuliko da".
Euskararen aldeko omenaldia izan zen oso argi izan zuen beste gakoetako bat. Rafael Micoletak XVIII. mendean Modo breve de aprender la lengua vizcaína lanean jaso legez, 'goxa eta erlojua ez ei doaz batera' baieztapena ageri zaigu, "Aste Nagusia definitzen duen esaldia", gozamenak desitxuratzen duen orduen joanari erreferentzia eginez.
Hurrenik, argi utzi nahi izan zuen Bilbon bazirela kolore guztietako pertsonak eta taldeak, txosnak horren adierazle direlarik: "emakumeena, ekologistena, LGBT... kolore guztietakoak dira jaietako protagonistak". 25 urte igarota, "indarra" hartzen du mezu horrek, "sexu joera, larruazala edo joera politikoa" gorabehera baitaude "kolore guztiak dantzetan".
"Kepak esaten zidan abestia oso luzerako izango zela", gogoratu du Jimenezek, eta "uste dut oso argi zeukala". Oraindik harritu egiten da kantua entzun eta minutu batera ohartzean letra badakiela: "orain sentitzen dudana da hitz horiek ez direla nireak, denonak dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.