Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako 74.963 plaza eskainiko dira EAEn, inoiz baino gehiago
Berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua, 2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketaren berritasunak aurkezteko ekitaldian. Argazkia: Irekia
2026-2027 ikasturtean inoiz baino plaza gehiago eskainiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan, 74.963 plaza, eta, lehen aldiz, plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira datorren ikasturtetik aurrera.
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak 2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketaren berritasunak aurkeztu ditu, gaur goizean, Tartangako Lanbide Heziketako ikastetxean egindako agerraldian, Erandion.
Hazkunderik handiena izango duten familia profesionalak hauek dira: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak (1.395 gehiago), Fabrikazio Mekanikoa (1.160 gehiago), Administrazioa eta Kudeaketa (665 gehiago), Merkataritza eta Marketina (590 gehiago) eta Instalazioa eta Mantentze-lanak (490 gehiago).
Pedrosak azaldu duenez, Lanbide Heziketako ikasleen % 90ek lana aurkitzen dute ikasketak amaitutakoan.
Bestalde, Euskadiko Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira datorren ikasturtetik aurrera. Ikasle errepikatzaileei, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenei, hezkuntza premia espezifikoak dituztenei eta goi-mailako kirolariei gordetako plazak deskontatu ondoren aplikatuko da.
“Emakumeak dira Osasuneko eta Zerbitzu Soziokulturaletako matrikuletan buru, baina ia ez daude Fabrikazio Mekanikoan, Elektrizitatean-Elektronikan eta Instalazio eta Mantentze-lanetan; alegia, lan-eskaera handiagoa duten eta soldata hobeak dituzten sektoreetan. Desoreka historikoa da, eta egoera horren aurrean ezin dugu beste alde batera begiratu", azaldu du Pedrosak.
Gaurtik maiatzaren 22ra bitartean zabalik da datorren Lanbide Heziketan matrikula egiteko epea.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.