Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igor Arzuaga musikaria zendu da

Laudioar musikariak bakarkako ibilbide oparoa izan zuen, besteak beste, Mikel Urdangarinekin eta Exkixu taldearekin aritu ondoren.
Igor Arzuaga
Igor Arzuaga, 2017an Durangoko Ahotsenea gunean

Igor Arzuaga 1976an Laudion jaiotako musikaria zendu da. Akordeoia, gitarra, trikitia, pianoa, teklatua eta baxua jo zituen musikari arabarrak, eta bakarkako ibilbide emankorra izan zuen.

Exkixu taldean eta Mikel Urdangarin kantautorearekin batera hasi ondoren, makina bat disko kaleratu zituen Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin elkarlanean, bakarka zein Eider Laukoteak, Nieves Arillak eta Luis Vilek lagunduta. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X