Guztira 270.000 ikuslek egin zuten bat ETB2n eta ETB ONen San Mameseko "Mitoaroa III" ikuskizun historikoarekin
Mitoaroa trilogiaren amaierako kontzertu handia ikusgai dago ETB ONen eta PRIMERANen, berriro ikusi nahi dutenentzat edo zuzenekoa galdu zutenentzat.
Zetak, San Mamesen. Irudia: EITB
Zetak taldeak larunbatean San Mamesen eskaini duen Mitoaroa III ikuskizunak oihartzun zabala izan du telebistako emanaldian ere. Larunbat gaueko saiorik ikusiena izan da, eta ETB2 liderra izan da, % 11,1ko kuotarekin.
22:00etan hasi zen emanaldia, eta orotara 270.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. Euskadin % 22,1eko audientzia izan zuen, % 35,9koa euskaldunen artean. Nafarroan, berriz, telebista ikusten ari ziren ikus-entzuleen % 23,3k aukeratu zuen Mitoaroa III ikuskizuna, eta euskaldunen artean % 56,6ko audientzia-kuota izan zuen. ETB ONeko emanaldiari dagokionez, azpimarratzekoa da ia 10.000 erabiltzaile lortu dituela jada.
Hain zuzen ere, hitzordu esanguratsu hau galdu zutenek edo berriz ikusi nahi dutenek ETB ON, Primeran eta Guau plataformetan dute kontzertua ikusgai.
Zetakek San Mames beteta bi egunetan jarraian eskainitako emanaldi handiak mugarri izan dira, zalantzarik gabe. EITBk euskal gizartearentzat garrantzi berezia duten ekitaldietan presente egoteko egiten duen ahaleginarekin jarraituz, larunbateko ikuskizuna zuzenean eskaini zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko