Gorka Knörrek agertoki gainean ospatuko du bere lehen emanaldiaren 55. urteurrena
Aurten, 55 urte dira Gorka Knörrek jendaurreko lehen emanaldia egin zuenetik, 1971n, Manuel Iradier Txangolari Elkartearen areto nagusian. Hain zuzen ere, erakunde horrek bultzatuta, Knörrek emanaldi bikoitza egingo du uztailaren 10 eta 11n (20:00ak) Arkabia Vital Fundazioaren kulturgune berrian, “Iraun” izenburupean. Sarrerak salgai daude, Arkabiaren webgunean zein espazio horretan, Posta kaleko 13-15ean, 15 euroren truke.
Omenaldian, abesti oso ezagunak interpretatuko ditu Gorka Knörrek, kantu berri eta argitaragabe batzuekin batera, hala nola Gasteiz martxoak 3, Irailak 27, zentsurak debekatu zuena, eta Domuit vascones kantata, Patxi Zabaletaren testu bati buruzkoa.
Arkabiako hitzordu bikoitzean, Knörrek Carles Cases musikari katalana izango du alboan, baita Matthieu Haramboure musikari eta baxu-jotzailea eta Aitor Furundarena soinujolea ere.
Zure interesekoa izan daiteke