Moises P Sanchez pianistak jazz denboraldia irekiko du, Getxon
Asteazken honetan, Getxo Jazzen 49. edizioa eta, Ordizian, Goierriko Jazzaldia hasiko dira.
Uztailaren 1ean, jazz jaialdien denboraldia hasiko da Euskal Herrian; Getxo Jazzen 49. edizioan, Moises P. Sanchez, Camille Thurman & The Darrell Green Quartt, Charles Lloyd, "Sketches of Latin Miles" eta Immanuel Wilkins izango dira protagonista, gaurdanik.
Ordizian, bestalde, Esencia Ternaria, Nhil, Lea Maria Fries, Zirriborro, Hip Horns Brass Collective eta Daniel Miglosi tronpeta-jotzaile luxenburgotarra (uztailak 4, 23:00) arituko dira gaurtik hilaren 4ra arte.
KONTSULTATU GOIERRIKO JAZZALDIAREN PROGRAMAZIO OSOA
Getxon, Muxikebarrin egingo diren ordainpeko kontzertuei Talde Lehiaketako talde gazteen emanaldiak eta Algortako Geltokia plazan eta Areetako hiri-ingurunean egingo den doako kale-programazioa gehituko zaizkie; horietan, adibidez, Borja Barrueta (uztailaren 5ean, 19:00etan) eta Iosu Izaguirre (uztailaren 4an, 19:00etan) euskal musikarien edo Jazz For Children (uztailaren 5ean, 13:00etan) musikarien proposamenez gozatu ahal izango da.
KONTSULTATU GETXO JAZZEN PROGRAMAZIO OSOA
Zure interesekoa izan daiteke