Bilbao BBK Livek hiriko erdigunera eramango ditu Belen Aguilera, Ana Curra eta Merina Gris
“Bereziak” kontzertu programak Las Petunias, LaBlackie, Raly, Gara Duran eta joseluis ere programatuko ditu Bilboko hainbat txokotan, uztailaren 9tik 11ra.
Belen Aguilerak kontzertua emango du ostegunean, BBK Salaren kanpoaldean
Bereziak Bilbao BBK Liveren kontzertu errenkadak BIlboko hainbat espaziotara eramango du Kobetamendiko giroaren lagintxo bat, uztailaren 9tik 11ra, doako hainbat emanaldiren bitartez.
Ostegunean, uztailak 9, jaialdiaren 20. urteurrena ospatuko den edizioa abiatuko den egunean, Belen Aguilerak kontzertua emango du BBK Salaren kanpoaldean, Kale Nagusian (13:00).
Ostiralean, uztailak 10, Bilboko beste hainbat tokitara zabalduko dute programazioa: Areatzako kioskoak Baliza galiziar-kataluniar pop-rock taldearen kontzertua hartuko du 12:30ean, eta Ana Currak hartuko du lekukoa 14:00etan, Paralisis Permanente taldearen omenezko diskoa aurkezteko.
Albia lorategian, Las Petunias arituko da (14:30), eta Isozaki dorreetan Raly 15:00etan. Gara Duranek bi emanaldi egingo ditu (12:30 eta 14:00) itsasadarra zeharkatuko duen ontzi batean, publiko txiki batentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko