Belakok 2027ko martxoan kaleratuko du disko berria
Talde bizkaitarrak azaldu duenez, taldekideentzat "oso garrantzitsua" den disko batean ari dira lanean eta lasai amaitu nahi dute. Atzerapen horren ondorioz, urriaren 16tik aurrera ematekoak zituzten kontzertuak ere atzeratu egin dituzte.
Belako laukote bizkaitarrak 2027ko martxora atzeratu du disko berriaren kaleratzea, astelehen honetan ohar bidez iragarri duenez. Atzerapenaren ondorioz, urriaren 16tik aurrera ematekoak zituzten kontzertuen agenda ere berritu dute, eta data eta leku berriak iragarri dituzte. Disko berria iritsi arte jaialdietan joko dute, Euskal Herrian eta Europan.
Hiru urte igaro dira Belakok Sigo regando, bere aurreko diskoa, kaleratu zuenetik, eta jarraitzaileek irrikaz espero dute hurrengo lana eta aurkezpen bira.
Apirilean, disko berria eta bira handia udazkenerako iragarri zituen Mungiako taldeak. Hala ere, taldekideek mimo handiz landu nahi dute disko. Hedabideetara bidalitako oharrean azaldu dutenez, "disko garrantzitsua" da eta "lasai amaitu" nahi dute. Montgrí zigiluak argitaratuko du lan berria.
Diskoa atzeratzearekin batera, aurkezpen birako kontzertuak ere atzeratu egin dira. Data berrietarako sarrerak salgai daude www.belako.net webgunean eta aretoen webguneetan. Taldeak oharrean adierazi duenez, aurretik erositako sarrerek data berrietarako balioko dute, baina, nahi izanez gero, badago itzultzeko aukera ere, hurrengo 15 egunetan eskaera eginez gero.
Hauek dira emanaldien lekuak eta datak :
2026
- 09/17 Hamburg - Reeperbahn
- 09/18 Kalbe - Unordnungsamt der Stadt Kalbe
- 09/19 Berlin - Schokoladen
- 10/03 Bermeo - Xixili Festibala
2027
- 04/09 Gasteiz - Jimmy Jazz (+ Aiko taldea)
- 04/10 Oviedo - Gong
- 04/23 Lugo - Club Clavicémbalo
- 04/24 Vigo - MasterClub aretoa
- 05/07 Santiago - Capitol
- 05/08 Boiro - A Pousada da Galiza
- 05/09 Cambados - Krazzy Kray
- 05/14 UK - TBA
- 05/21 Madril - Sound Isidro Shoko
- 05/22 Jaialdia - TBA
- 05/27 Bilbo - Kafe Antzokia
- 05/29 Donostia - Dabadaba
- 05/30 Donostia - Dabadaba
- 07/02 Jaialdia - TBA
- 09/18 Jaialdia - TBA
- 10/15 Badajoz - Off Cultura antzokia
- 10/16 Caceres - Cáceres Underground Weekend
- 10/30 Bartzelona - La Nau
- 11/11 Sevilla - X aretoa
- 11/12 Granada - Planta Baja
- 11/13 Jaialdia - TBA
- 11/26 Huesca - El Veintiuno
- 11/27 Jaialdia - TBA
- 12/03 Lleida - Tocata
- 12/04 Badalona - Estraperlo
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko