Balorazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHZ “jaialdiaren bihotz taupadak bizkortuta” bukatu da

Arberatze-Zilhekoak “hiru eguneko ospakizun kolektiboa” hartu duela azpimarratu dute Euskal Herria Zuzenean hilaren 26tik 28ra egindako jaialdiaren antolatzaileek. Alde negatiboan, pertsona batek EHZko laguntzaile bati eta sorospen zerbitzuetako kide bati egindako erasoak eta igandeko ekaitza, gaualdia bertan behera uztea eragin zuena.
EHZ 2026
Milaka lagun batu dira EHZn

EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak 30 urteko ibilbidea ospatu du asteburu honetan, Arberatze-Zilhekoan egindako “ospakizun kolektiboan”. 800 laguntzaileren ekinak, 300 artistaren sormenak eta milaka festibalariren parte-hartzeak eta “taupadek bizkortu dute auzolanean antolaturiko jaialdi honen bihotza”, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

Igande eguerdian, EHZk ekitaldi berezia egin zuen, festibalaren 30. urtebetetzearen kariaz, eta proposamena egin zien bertan bildutako publiko osoari: “Eraman ezazue EHZren zati bat zuekin, izan dadila plazererako, sorkuntzarako eta herrigintzarako pizgarri”.

EHZk salatu egin du ostiraletik larunbaterako gauean festibalari batek EHZko laguntzaile bati eraso egin ziola, eta babes osoa adierazi dio biktimari. Erasotzaileak sorospen zerbitzuko kideei ere egin zien eraso, eta sorospen zerbitzuak dispositiboa bertan behera uzteko erabakia hartu zuen. “Egoera honen aitzinean, EHZk larunbat goizetik sorospen zerbitzu berria jarri zuen abian, hamaika mediku, erizain eta boluntarioren laguntzarekin”.

Bestalde, igande iluntzeko gaualdia bertan behera utzi behar izan zuen EHZk, ekaitzaren ondorioz, jaialdira bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko: “Elektrika moztu, laborarien laguntzarekin aparkalekutik autoak atera eta behar zuten guziei Arberatzen lo-lekua zein afaria eskaini diegu”, azaldu dute.

Iragarkia
Una enorme tormenta obliga a cancelar el festival EHZ
18:00 - 20:00

Jaialdiaren eremua desmuntatzen lagundu nahi dutenei dei egin die EHZk, eta datorren urtekoari begira jarriko dira dagoeneko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari, hiru egunetan Kobetamendi belaunaldien, kulturen eta musika ulertzeko moduen arteko topagune bihurtu ondoren. 112.500 pertsonak baino gehiagok gozatu dute aurtengo programazioaz, aniztasun artistikoak eta hiriaren zein naturaren arteko loturak sendotuz. Jaialdiak nazioarteko izaera baieztatu du, Bilborekin eta hurbileko talentuarekin duten lotura estua galdu gabe.

Bilbao BBK Live 2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da 2026ko BBK Live jaialdia!

Gaur, uztailak 9, hasi da jaialdia Bilboko Kobetamendi parkean, eta uztailaren 11ra arte luzatuko da. Aurten 20. urteurren berezia ospatzen du topaketak, eta nazioarteko zein etxeko artistak bilduko ditu hiru egunetan zehar. Kobetamendiko eszenatokietan Robbie Williams, Calvin Harris, Lily Allen eta Interpol bezalako izen handiak arituko dira, Aimarz edo Gar bezalako euskal taldeekin eta tokiko talentuarekin batera, giro paregabean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X