MUSIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tom Morellok bertan behera utzi du BBK Bilbao Music Legends-eko emanaldia, familia arrazoiak direla eta

Bere ama, Mary Morello, ospitaleratu egin dute eta artista AEBra itzuliko da, haren zaintzan laguntzeko. Ahal bezain laster Europako agertokietara itzultzeko nahia adierazi du artista ezagunak.

Tom Morello musikaria, kontzertu batean. Artxiboko argazkia: Tom Morello

Tom Morello musikariak Europan aurreikusitako hurrengo hitzorduak bertan behera utziko dituela iragarri du, BBK Bilbao Music Legends jaialdian aurreikusita zuen emanaldia barne, familia arrazoiak direla eta. Ildo horretatik, ahal bezain laster Europako agertokietara itzultzeko nahia adierazi du artista ezagunak.

Bere ama, Mary Morello, ospitaleratu egin dute eta artista AEBra itzuliko da, haren zaintzan laguntzeko, bere sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean azaldu duenez.

"Lagun, zale eta lankide maiteak. Nire ama, Mary Morello, ospitalean dago berriro, eta etxera itzuliko naiz bera zaintzeko. Harrigarria izan da Erresuma Batua eta Europa zuekin batera zeharkatzea uda honetan, eta itzultzeko irrikitan nago hasi genuen mugimendu honekin jarraitzeko. Maitasun, batasun eta indar handiz", adierazi du Tom Morellok ohar horretan.

Gauzak horrela, Morello ez da Tons of Rock Festival jaialdian arituko, ezta BBK Bilbao Music Legends Festivalen ere, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X