PP
2024/06/10 - 10:05
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
2024/06/10 - 08:57
PPk irabazi ditu Europako hauteskundeak Espainian, sozialistek baino bi eserleku gehiago lortuta
Alderdi Popularrak 22 eurodiputatu izango ditu; PSOEk, berriz, 20. Vox hirugarren indarra izan da Espainian, 6 eserleku lortuta. Atzetik ditu Orain Errepublikak, Sumar eta Se Acabo La Fiesta, hiruna eserlekurekin. Podemosek 2 ordezkari izango ditu, eta Juntsek eta CEUSek bana.
2024/06/10 - 08:24
Hauek izan dira EAEko eta Nafarroako emaitzak
EH Bilduk hauteskundeak irabazi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta PSOEk, Nafarroan.
2024/06/10 - 07:54
Alberto Nuñez Feijoo: ''Markagailuari buelta eman diogu''
Nuñez Feijook ziurtatu duenez, PPk igande honetan Europako hauteskundeetan lortutako "garaipen irmo eta gardenak" Moncloa Jauregira eramango dituen hauteskunde orokorretan garaipena lortzeko atea ireki du. Azpimarratu duenez, "markagailuari buelta eman diote".
2024/06/10 - 02:35
Europako Alderdi Popularrak irabazi ditu hauteskundeak, eta ultraeskuinak gora egin du
Frantziatik haratago, eskuin muturraren bultzada Alemanian ere nabari da. Beraz, Europar Batasuna sorreratik gidatu duen ardatz franko-alemaniarrak orain arte ezezaguna izan den mapa politikoa izango du.
2024/06/10 - 02:27
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
2024/06/09 - 22:42
PPk ozta-ozta irabaziko lituzke Europako Parlamentuko hauteskundeak Espainian
EAEn, berriz, PSOE litzateke lehen indarra botoen % 27,2rekin, eta CEUS koalizioak bozen % 27,1 lortuko lituzke. Orain Errepublikak litzateke hirugarren bozkatuena, botoen % 19,1 jasota. Nafarroan, PSOE litzateke garaile.
2024/06/09 - 12:21
De Andres: ''Europak aldaketa behar duela esateko eguna da gaurkoa''
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak Europako hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du, "gaurkoa Europak aldaketa behar duela esateko eguna" delako.
2024/06/06 - 22:17
Peinado epaileak esan du ez dagoela Begoña Gomez kanpainan deklaratzera deitzea eragozten dion "araurik"
BJKNko Batzorde Iraunkorra datorren astelehenean bilduko da, "independentzia judizialari eragin diezaioketen azken adierazpen publikoei buruz hitz egiteko", Pedro Sanchezek joan den asteartean herritarrei igorritako gutunari erreferentzia eginez, besteak beste.
2024/06/04 - 21:27
Borja Semper: “Sanchezek dimisioa aurkeztu beharko luke, eta gaur bertan azalpenak eman”
PPko bozeramaileak azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidentearen azalpenak "gaur bertan" iritsi behar direla, "Moncloa ustelkeriagatik ikertuta dagoelako".
2024/06/03 - 17:19
CISek PSOEri ematen dio garaipena berriro Europako hauteskundeetan, baina PP gertuago du, 2,7 puntura
Orain Errepublikakek (EH Bildu kide den koalizioa) % 4,1eko babesa jasoko luke, eta Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioak (EAJ eta Geroa Sozialberdeak daude) % 1,3koa.
2024/05/30 - 14:58
Alberto Nuñez Feijook PSOEren ''heriotza akta'' ikusten du Amnistiaren Legean
"Espainiarrek Sanchez hautagaiarentzat" zenbat balio duten galdetu du Feijook. "Badakigu. Zazpi boto. Hauteskundeak galdu ondoren, zazpi boto behar zituen presidente izateko. Zenbat balio du Gobernuko Presidentetzak berarentzat? Erantzuna ere ezagutzen dugu, eskatzen ziotena ", gaineratu du.
2024/05/30 - 14:22
Logroñoko Udalak bertan behera utzi du 'Despotorre' antzezlanaren emanaldi bat, Voxek kritikatu ondoren
Raquel Torresen eta Ane Lindaneren antzezlan komiko "txoni-punk, euskal-extremadurar, feminista, lotsagabe, freso eta politizatua" programaziotik kendu dute.
2024/05/29 - 18:43
Mikro ireki batek Yolanda Diaz harrapatu du 'joan pikutara' esanez PPri
Elias Bendodo Alderdi Popularreko koordinatzaile nagusiak presidenteordearen adierazpena kritikatu du eta dimisioa eskatu du.
2024/05/29 - 02:34
Europako funtsen kudeaketa, lehen sektorearen egoera eta migrazioa, debatean hizpide
Oihane Agirregoitia (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Maider Lainez (PSOE), Carlos Iturgaiz (PP), Andeka Larrea (Sumar) eta Miren Echeveste (Podemos) hautagaiak izan dira hauteskunde debatean.
2024/05/24 - 00:15
Hasi da hauteskunde kanpaina: hauek izan dira zerrendaburuen lehenengo mezuak
Euskal alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hauek izan dira mezu nagusiak.
2024/05/23 - 15:57
PSOEk irabaziko lituzke Europako bozak Estatu espainiarrean, PPri bost puntuko aldea aterata
CISek gaur kaleratutako inkestaren arabera, Estatu espainiarren PSOEk 21-24 eurodiputatu eskuratuko lituzke eta PPk 18-20. Voxek aurrea hartuko lioke PPri, eta Alvise Perez ultraeskuinarraren alderdiak ordezkaritza lortuko luke.
2024/05/22 - 12:46
Albares kargutik kentzea eskatu du Feijook, ''Espainiaren interesak PSOEren zerbitzura jartzeagatik''
Feijook ohartarazi duenez, Espainiak Argentinan duen enbaxadorea kentzeko erabakiak "kalte egiten die bertan bizi diren espainiarrei, enpresei eta herrialdearen irudiari". Gainera, PPko buruak adierazi du ez datorrela bat Palestinako Estatua aitortzeko erabakiarekin.
2024/05/14 - 21:22
Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan Hego Euskal Herrian lehiatuko diren zerrendak
Estatuko Aldizkari Ofizialak Europako Parlamenturako 33 hautagaitzak argitaratu ditu. Espainiako Estatu osoan barruti bakarra dago.
2024/05/14 - 18:13
CISek 5 puntuko abantaila ematen dio PSOEri PPrekiko, Sanchezen erabakiaren ostean
Galdeketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak botoen % 35,5 lortuta. Atzetik PP izango luke botoen % 30,4rekin eta hirugarren Vox, % 10,2rekin.