EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Andresek salatu du Pradalalesek "Sanchezen bidea" jarraitu duela, "gastu publikoa biderkatuz"

EAEko popularren buruzagiak bihar karguaz jabetuko diren sailburu berriei eskatu die "lehenbailehen" azal ditzatela Eusko Legebiltzarrean zein izango diren euren lan-lerroak datozen lau urteotan.
Javier de Andres, gaur, Gasteizen.
Javier de Andres, gaur, Gasteizen. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritza berria ez da "herriaren Jaurlaritza". Hala uste du Javier de Andres EAEko PPren presidenteak eta alderdi horrek Eusko Legebiltzarrean duen ordezkariak. Gogor salatu du Imanol Pradales lehendakariak osatu duen Exekutiboaren organigrama berria,  "inoizko kide  gehien izango dituen taldea" delako.  Zentzun horretan, adierazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren bide bera jarraitu duela Pradalesek, "austeritateari" bizkarra eman eta "gastu publikoa biderkatuz".

Jaurlaritza berriak XIII. legealdi honetan jarraituko dituen lan-lerroak lehenbailehen jakin nahi ditu buruzagi popularrak. Hori dela eta, bihar karguaz jabetuko diren 15 sailburuei esan die euren lan-lerroak eta helburuak ahalik ez azkarren argitu ditzatela Eusko Legebiltzarrean.

Goizean Gasteizen egin duen agerraldian, De Andresek esan du ez duela agerraldirik eskatuko uztailean, baina bai saioen egutegia ahalik eta epe laburrenean zehaztea. "Kortesiazko 150 egun emango dizkiogu Jaurlaritzari, sailburu bakoitzeko 10, horien kudeaketaz ezer esan aurretik", gaineratu du.

Nolanahi ere, PPk ez du uste ezer berririk ekarriko duenik Pradalesen lantaldeak. "Aurpegi ezagunak dira gehienak, politiko profesionalak".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X