AZAROAK 29

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Feijook ere zalantzak ditu posta bidezko botoari buruz: "Ez naiz Correoseko zuzendariekin fidatzen"

Alderdi Popularreko buruak iragarri du Estatuko Hauteskunde Batzordeari neurri osagarriak eskatuko dizkiola posta bidezko botoaren bermea handitzeko.

(D-I) El presidente del Partido Popular, Alberto Núñez Feijóo, y el presidente de Ceuta, Juan Jesús Vivas, durante una comparecencia, en el Centro Cultural Estación de Ferrocarril, a 7 de octubre de 2026, en Ceuta (España). Feijóo ha visitado la ciudad autónoma por quinta vez en plena precampaña electoral para volver a mostrar su apoyo a Ceuta.



Gabriela Sardá Núñez / Europa Press

07/10/2026
Alberto Núñez Feijoo, Ceutan. Argazkia: EITB.

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak iragarri du bere alderdiak neurri osagarriak proposatuko dizkiola Hauteskunde Batzordeari posta bidezko botoaren bermea handitzeko.

Ceutan egindako ekitaldi batean, eta PPko zenbait buruzagik posta bidezko botoaren segurtasuna zalantzan jarri ostean, Feijook adierazi du "konfiantza osoa" duela Correoseko postariengan eta langile publikoengan, baina ez duela konfiantzarik zuzendaritzako kideengan.

Feijook gaineratu du Justiziak ere ez duela konfiantzarik enpresa publikoko zuzendariengan , horietako batzuk ikertzen ari baita.

"Correoseko presidente ohia eta Leire, ospe handiko pertsonaia, ikertzen ari dira, besteak beste, epaileak, fiskalak, kazetariak eta beste herritar batzuk estortsionatzen saiatzeagatik", adierazi du Feijook.

Oposizioko liderraren adierazpenak hainbat buruzagi popularrek posta bidezko botoaren segurtasuna zalantzan jartzen ari diren unean eman dira, tartean Madrilgo Erkidegoko presidentea, Isabel Diaz Ayuso. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X