EH Bilduk eta PSE-EEk berdindu egingo lukete hauteskunde orokorretan EAEn, 6-8 eserlekurekin
CISek egindako makroinkestaren arabera, Estatu mailan PSOEk irabaziko luke, botoen % 33rekin, eta PPren eta Voxen balizko akordio batek ez luke gehiengo absolutua lortuko.
Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) azaroaren 29ko hauteskundeei begira egin duen makroinkestaren arabera, EH Bilduk eta PSE-EEk berdindu egingo lukete lehen postuan Euskal Autonomia Erkidegoan. Bakoitzak 6 eta 8 diputatu artean lortuko lituzkete, lehian dauden 18 eserlekuetatik. Jarraian, EAJ egongo litzateke, 2-4 eserleku lortuta, eta ondoren PP 0-2 eserlekurekin.
Estatu mailan, inkestak PSOEri ematen dio garaipena, % 33,3ko babesarekin eta 134 eta 143 diputatu arteko tartearekin. Horrez gainera, PPren eta Voxen balizko akordio batek ez lukeela gehiengo absoluturik eskuratuko dio.
Informazioa zabaltzeko lanean ari gara