Albiste izango dira: Illa-Puigdemont bilera, buru-osasunari buruzko MOEren txostena eta ETBren denboraldi berria
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Illa-Puigdemont bilera: Salvador Illa Generalitateko presidentea Carles Puigdemont presidente ohiarekin bilduko da arratsaldean, Kataluniako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzaren egoitzan. Generalitateko Gobernuak ohar bidez eman du bileraren berri; 16:30ean izango da. Bilera Illa presidente izendatu ondoren egiten duten lehena izango da, eta ateak itxita egingo da.
- Buru-osasunari buruzko txostena: Munduko Osasun Erakundeak (MOE) buru-osasunari buruzko munduko atlas eguneratua aurkeztuko du gaur, 10:00etatik aurrera.
- ETBren denboraldi berria: Euskal Irrati Telebistak udazkeneko programazioa aurkeztuko du gaur, FesTVal jaialdiaren barruan. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia, 11:00etatik aurrera, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.