Osasun Ministerioak tenperatura kaltegarrien atalaseak eguneratu ditu: 25,7 gradu Gipuzkoako kostaldean eta 36,9 gradu Nafarroako Erriberan
Gehiegizko Tenperaturak Osasunean dituen Eraginak Prebenitzeko Jardueren Plana asteazken honetan aurkeztu da, eta irailaren 14ra arte egongo da indarrean.
Hainbat lagun, iturri baten inguruan. EFE
Monica Garcia Osasun ministroak eta Hector Tejero Osasun eta Klima Aldaketako arduradunak asteazken honetan aurkeztu dute 2026ko Gehiegizko Tenperaturak Osasunean dituen Eraginak Prebenitzeko Jardueren Plan Nazionala. Dokumentuak gehienezko tenperatura-atalase berriak jasotzen ditu, horietatik gora osasunerako arriskua eta horri lotutako heriotza-tasa igotzen baitira.
Euskadin, Gipuzkoa da tenperaturarik altuena duen lurraldea: 34,3 gradu barnealdean eta 25,7 gradu kostaldean. Bizkaian, atalaseak 26,4 gradutan finkatuta daude kostaldean eta 32,6 gradutan barnealdean. Arabaren kasuan, hiru eremu ezarri dira: 30,9 gradu Nerbioi arroan, 33,4 Lautadan eta 33,5 Arabako Errioxan.
Bestalde, Nafarroan lau tenperatura-tarte finkatu dira: freskoenak Kantauri isurialdean, 31,1 gradu, eta beroenak Erriberan, 36,9 gradu.
Kopuru horiek finkatzeko, azterketa estatistiko bat egin da kausa naturalek eragindako heriotzen denborazko serieen eta 2012-2023 arteko eguneko tenperatura maximoen artean. Ikerketak erakutsi du giro-tenperaturaren mugak gainditzen diren graduko, heriotza-arriskua % 9,1-% 10,7 hazten dela.
Lau arrisku-maila
Tenperaturei lotutako Prebentzio Jardueren Espainiako Plana asteazken honetan aurkeztu da, eta irailaren 14ra arte egongo da indarrean, baina 15 egunez luza daiteke. Planak "meteosalud" izeneko 182 eremutan banatzen du Espainia, eta tenperatura altuenak Sevillako (41,5 gradu), Kordobako (41,3 gradu) eta Extremadurako (41,3 gradu) landazabaletan ezarri ditu.
Datu horietan oinarrituta eta erabaki-algoritmo baten arabera, planak lau arrisku-maila bereizten ditu: 0 (berdea), arriskurik eza; 1 (horia), txikia; 2 (laranja), ertaina; eta, azkenik, 3 (gorria), handia. Maila horiek zenbait jarduera dakartzate, batez ere beroaren aurrean zaurgarriak diren kolektiboak babesteko: haurrak eta adinekoak, gaixotasun kronikoak dituztenak eta haurdunak.
Hala eta guztiz ere, Osasun Sailak gogorarazi du muturreko beroaren efektuei aurre egiteko ura maiz edan behar dela, egarri ez izan arren, eta kafeina, alkohola eta azukredun edariak saihestu behar direla; leku freskoetan egon behar dela, eta jarduera fisikoa murriztu egin behar dela egunaren erdiko orduetan. Era berean, nabarmendu du sendagaiak leku freskoetan eduki behar direla, beroagatik ez daitezen alferrik galdu.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Santua protagonista, Bernabeu futbol zelaian egin duten ekitaldi jendetsuan
70.000 lagun bildu ditu Leon XIV.ak Santiago Bernabeu futbol zelaian, Madrilgo Elizbarrutiko Elizekin egindako topaketan. Christian Galvez eta Patricia Pardok aurkeztuta, David Bustamante, Daniel Diges eta Diana Navarroren musikaz, magiako ikuskizu batez eta Santi Rodriguezen umorezko monologoaz gozatu dute, besteak beste.
Bost gizonezko atxilotu dituzte Abanto-Zierbenan, Gallartako festetan beste bati erasotzeagatik
Erasoa joan den larunbateko 05:00ak aldera gertatu zen. Atxilotuetako hiru adingabeak dira.
Sexu abusuen biktima izan diren 6 pertsonarekin bildu da aita santua, ordubetez
Vatikanoko prentsa bulegoak jakinarazi duenez, aita santuak hitzeman die kontuan hartuko dituela jasotako proposamenak "etorkizuneko ahaleginetarako oinarri izan daitezen eta Eliza benetan leku segurua izan dadin".
EHUko Uda Ikastaroen 45. edizioak ezagutza partekatua, zaintza eta berrikuntza izango ditu ardatz
Astelehen honetan aurkeztu den programa ekainaren 30ean hasiko da, eta 133 prestakuntza-ziklo eta 29 tailer eskainiko ditu.
Baionako gotzainak Urruñako erretorea baztertu du adingabe batek sexu-abusu salaketa jarri diolako
Marc Ailletek Baionako elizbarrutian apaiz gisa jardutea debekatu dio Xavier Zabaletari, Besiers herrian adingabe bati ustez egindako abusuen salaketa baten berri izan ostean. Zabaletak ukatu egin ditu akusazioak.
Eskisabel: "Norbanakoen esku utzita, nekez egingo du aurrera euskarak; baldintza politikoak behar dira"
Larunbatean Iruñean egingo den Euskaltzaleen Martxaren atarian, Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusia itxaropentsu mintzatu da, eta ekitaldi jendetsua izatea aurreikusten dutela ziurtatu du. Herritarren inplikazioa eskatzeko ez ezik, agintariei mezu zuzena helarazteko ere baliatuko dute hitzordua. Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko, baldintza sozialak, politikoak, kulturalak eta materialak behar direla aldarrikatuko dute.
Larunbatean Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzeko azken deia egin du Kontseiluak
Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituzten hiru zutabeen pankarten diseinuak eta egileak iragarri dituzte, hain zuzen ere, gaurkoan. Hartara, zutabeen hasieran, gizarte zibileko hiru kolektibok botako dituzte pregoiak eta txupinazoa: Azterketak Euskaraz mugimenduak, euskarazko eduki sortzaileek, eta Batuz Aldatuko talde eragileak.
25 urteko kartzela zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak Nelson David Morenorentzat, hilketa, lapurreta eta iruzurra egotzita
Bizkaiko Auzitegiak eta, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak errudun jo zuten Nelson David Moreno, eta gaur, astelehenarekin, Auzitegi Gorenak gaitzetsi egin du akusatuaren defentsak epaiaren aurka jarritako kasazio errekurtsoa.
Leon XIV.a aita santuak migratzaileei babesa, harrera eta integraziorako benetako aukerak ematea eskatu du
Historian lehen aldiz, aita santu batek hitzaldia eman du Espainiako Kongresuan. Besteak beste, abortuaren eta eutanasiaren kontra hitz egin du, estatuen berrarmatzea salatu eta aurkaria deskalifikatzea kritikatu.
Espainiako Gobernuak preskripzio epea zabaltzeko legea blokeatu duela salatu dute Elizaren abusuen biktimek
Reparacion Integral Ya (RIYA) elkarteak Leon XIV.a aita santuari eskatu dio pederastia delituen preskripzio epeak luzatzearen alde egiteko. Halaber, Felix Bolaños Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako ministroak Kongresuan agerraldia egin dezala eskatzeko galdegin die talde parlamentarioei.