EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaimahaiak errudun jo ditu Lukas Agirre hiltzeaz akusatutako bi gizonak

Hala ere, aringarria ezarri dio akusatu nagusiari drogak kontsumitzeagatik. Bigarren akusatuaren kasuan, erantzukizun penalari dagokionez, aldaketa bi egin ditu, buruko nahasmendu bikoitzagatik eta estupefazienteak kontsumitzeagatik. Epaitutako hirugarren akusatua ere erruduntzat jo dute, beste biak estaltzeagatik.

Ultimo día del juicio por la muerte de Lukas Agirre.



EUROPA PRESS

29/5/2026

Lukas Agirreren heriotza epaitzen aritu den herri-epaimahaiak hilketaren errudun jo ditu bi akusatu nagusiak: bat, heriotzaren egile material gisa, eta bigarrena, beharrezko laguntzaile gisa. 

Hala ere, epaimahaiko kideek aringarria ezarri diote akusatu nagusiari droga-kontsumitzeagatik. Bigarren akusatuaren kasuan, berriz, erantzukizun penala aldatzeko aukera ezarri dute, buruko nahasmendua eta estupefazienteen kontsumoa egotzita.

Era berean, erruduntzat jo dute auzipetutako bi gizonezkoak estaltzeagatik inputatuko emakumea, baina droga-mendekotasunaren aringarria ezarri diote horri ere.

Gazte hernaniarra 2022ko Eguberri egunean, 06:15ak aldera, hil zen Donostiako Okendo plazan. Diskotekatik irtendakoan izan zen liskar baten ondoren, arma zuriz sastakatu zuten eta hiru zauri jaso zituen. Odolustuta hil zen, 24 urte zituela.

Heriotza argitzeko epaiketa maiatzaren 11n hasi zen Gipuzkoako Auzitegian. 

Epaia irakurri ondoren, auziaren ardura duen magistratuak epaimahaia desegin du, eta minutu batzuk eman dizkie aldeei egindako zigor eskaerak epaiaren arabera egokitzeko. Fiskalak eta akusazio partikularrek eskaera elkarrekin egin dute: 20 urteko kartzela-zigorra eskatu dute akusatu nagusiarentzat, eta 14 urtekoa, laguntzailearentzat.

Beraz, epaiketako saioak amaitu zirenean egindako eskaerak jaitsi egin behar izan dituzte, epaiaren araberako eskaria egiteko. Une hartan 22 urteko karatzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak, bi akusatu nagusientzat. Akusazio partikularrek, berriz, 25 urteko espetxe-zigorra eskatu zuten bientzat, eta 3 urtekoa, hirugarren epaituarentzat. Defentsek absoluzioa galdegin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X