Gutxienez 23 pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik
Espainiako Polizia Nazionalaren operazioak irekita jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izan daitezke.
Pasa den urriaren Iruñean izandako istiluak. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Polizia Nazionalak gutxienez 23 pertsona atxilotu ditu asteazken honetan Iruñerrian, EITBk baieztatu ahal izan duenez.
Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak Nafarroako Unibertsitatean egitekoa zuen ekitaldiaren harira, pasa den urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluekin lotuta.
Azkenean hitzordua bertan behera gelditu zen arren, istiluak izan ziren manifestari antifaxisten eta Espainiako Polizia Nazionaleko agenteen artean, bai unibertsitate esparruan, bai Iturrama auzoko kaleetan ere.
Gainera, bi pertsona atxilotu eta bost pertsona zauritu ziren.
Operazioak zabalik jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izan daitezke.
23 atxiloketa horien kontra manifestazioa deitu dute, 19:00etan, Nabarrerian.
Zure interesekoa izan daiteke
Honela dago trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondoren
Errei bat ireki dute Donostiara norabidean, baina zirkulazioa oso zaila da oraindik AP-8an, Eibar eta Elgoibar parean. Bilboko noranzkoan bi erreiak itxita jarraitzen dute, eta istripua izan duen kamioia gauean erretiratuko dute bidetik.
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an, Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Hildakoak furgonetako bidaiariak ziren, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioi gidaria da zauritutakoa. Errepidea guztiz itxi dute, hasieran, bi norabideetan; geroxeago errei bat zabaldu dute Irunerako noranzkoan, baina "arratsaldean zehar" kamioia erretiratu arte, beste errepide batzuetatik bideratuko dute trafikoa.
Nafarroako Gobernua Elgoibarko istripu larrian hildako bost lagunen omenezko ekitaldi instituzionala prestatzen ari da
Furgonetan zihoazen bost bidaiariak Nafarroako foruzainak ziren. Imanol Pradales lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea atsekabeturik agertu dira ezbehar larriaren aurrean.
Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Elgoibarko istripuan hildako bost bidaiariak foruzainak ziren
Foruzainak Iurretara zihoazen, Ertzaintzarekin formakuntza ikastaro bat egitera.
Hamar urteren ostean, Eibarren zezen-ikuskizunak atzera programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Joan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".
Irungo isuri gutxiko eremua 2028ko udaberrian sartuko da indarrean
Irungo udalbatzak, osoko bilkuran, 30 salbuespen aurreikusten dituen ordenantzari hasierako onespena eman dio. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, eta behin betiko testua aurtengo azken hiruhilekoan onartuko da.
Bi gidari hil dira istripuz astearte honetan Nafarroan
56 urteko motozale bat hil da Izaban, motorretik erorita. 60 urteko gizon bat hil da Esteribarren, ibilgailua bidetik irtenda.
Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.