AMNISTIA LEGEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Babes-helegiteak ebatzi arte zain egon beharko dute Puigdemontek eta Junquerasek

Konstituzionalak Amnistiaren Legea babestu izanak ez du bi politikarien egoera praktikan aldatzen. Presidente ohiaren abokatuak hurrengo egunetan helegitea jarriko duela adierazi du. Junquerasek, berriz, jarrita dauka berea, eta Konstituzionalaren pausoa txalotu duen arren, salatu du Auzitegi Gorenak ez duela legea aplikatu nahi.

Oriol Junqueras eta Carles Puigdemont artxiboko irudi batean

Carles Puidgemonten eta Oriol Junquerasen egoera ez da aldatu, nahiz eta ostegun honetan Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu duen. Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea jarri eta ebatzi arte zain egon beharko dute.

Presidente ohiaren abokatu Gonzalo Boyek gaur aurreratu du helegite hori prestatzen ari dela eta hurrengo egunetan jarriko duela. Junquerasek, ostera, jarrita du berea. Bien bitartean, aurrerapausotzat jo du Auzitegi Konstituzionalaren gaurko erabakia, baina salatu du Auzitegi Gorenak ez duela legea aplikatu nahi.

Gonzalo Boyek Catalunya Radion eta TV3n esandakoaren arabera, babes-helegitearen bidez, Puigdemonti Amnistia Legea ezarri diezaiotela eskatu du, baita diru-publikoa bidegabe erabiltzeko delituagatik ere.

Gainera, babesa aplikagarria izan dadin eta atxilotuko duten arriskurik gabe Kataluniara itzultzeko aukera izan dezan, kautelazko neurriak ere eskatuko ditu. Zehazki, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak emandako atxilotzeko agindua indargabetzea galdegingo du.

Oriol Junquerasek, berriz, X sare sozialeko bere kontuan eman du iritzia. 

Konstituzionalaren erabakia “askatasunen borroka demokratikoaren defentsan aurrerapausoa” dela adierazi du. Hala ere, salatu du bere eta beste hainbaten egoera ez dela aldatuko, “Auzitegi Gorenak legea aplikatzea eragotzi” nahi duelako.

Hain zuzen ere, Puigdemont, Junqueras eta beste hainbat buruzagi independentistari Auzitegi Gorenak ez zien amnistia legea aplikatu diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituari dagokionez. Gaurko ebazpenean ere ez da delitu hori aipatzen. Epaileek legeak Konstituzioan tokirik ote duen aztertu dute, ez zein kasutan aplikatu behar den.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X