Albiste izango dira: Amnistia Legea, Baionako besten bigarren eguna eta samina Erronkarin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Amnistia Legea: Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak epaia argitaratuko du Espainiako amnistia legeari buruz. Batetik, Luxenburgoko Gorteak ebatzi behar du EBko finantzetan eraginik izan ote dezakeen dirua bidegabe erabili dutenei amnistia legea aplikatzeak, eta, bestetik, argitu beharko du terrorismoa egotzi zaienen delituak ahazteak bat egiten ote duen Europako arauekin.
- Baionako besten bigarren eguna: Gaurkoa haurren eguna da Baionako bestetan. Atzo herriko etxeko balkoitik hiriko gakoak jaurtitzearekin batera hasi ziren festak. Marie Darrieussecq idazleak, Maya Lauque telebista aurkezleak eta Jean-Claude Tellechea sukaldariak parte hartu zuten hasiera ekitaldian, Pantxoa eta Peio abeslarien musika lagun zutela.
- Samina Erronkarin: 29 urteko emakume bat eta haren 9 eta 11 urteko bi seme itota hil dira, Ezka ibaian, Erronkarin. Herriko bizilagunak ziren hirurak, eta, hori dela eta, Udalak hiru dolu egun ezarri ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik