Transferentzien inguruko negoziazioak ez doazela ondo onartu du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburuak onartu du materia zailak dituztela mahai gainean, baina "borondate politikoa" egonez gero oztopoak gainditzea posible dela uste du.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Gernikako Estatutua betetzeko falta diren eskumenen negoziazioak ez doazela ondo onartu du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak, pasa den astean Imanol Pradales lehendakariak esandakoaren ildo beretik.
Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan Ubarretxenak azaldu duenez, arrazoitutako, landutako eta ondo pentsatutako proposamena aurkeztu arren, orain arte "ezezko biribila" jaso dute Espainiako Gobernuaren aldetik eta ez dute kontraproposamenik aurkeztu. Hori dela eta, esertzeko eta negoziatzeko eskatu dio Sanchezen gobernuari.
Ubarretxenaren arabera, "horma baten aurka" talka egin dute Madrilen. Konplexutasun teknikoak badaudela aitortu arren, borondate politikoarekin oztopoak gainditu daitezkeela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik