2027KO UDAL HAUTESKUNDEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk berretsi egin du Bilboko Alkatetzarako Mikel Hidalgoren hautagaitza

Bilboko 33 urteko politikaria hautagai bakarra izan zen, eta aho batez babestu dute EAJren 13 udal batzarrek. 

Mikel Hildalgo, propuesto candidato del BBB del PNV  a la alcaldía de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por PNV

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

08/6/2026
Hidalgo, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

EAJk ofizialki berretsi du Mikel Hidalgoren (Bilbo, 1993) hautagaitza Bilboko Alkatetzarako 2027ko udal hauteskundeetan. Hidalgok 13 udal batzarren babesa lortu du.

EAJk ohar bidez gogorarazi duenez, Bizkai Buru Batzarrak (BBB) proposatutako hautagaia izan zen Hidalgo, eta ez zen beste izenik planteatu. Duela ia hilabete abiatu zuen alderdi jeltzaleak Bilboko alkategaia aukeratzeko barne prozesua. Izan ere, Juan Mari Aburto egungo Bilboko alkateak 2027an hautagai izango ez zela iragarri zuen.

Mikel Hidalgoren hautagaitza atzo arratsaldean Bilboko udal eremuko Buru Batzarren Artekoak, hots, hiribilduko udal batzar guztiak biltzen dituen organoak.

Iñigo Ansola BBBko presidenteak pozez hartu du hautatzea, eta “Bilbok izan zezakeen hautagai onena” dela nabarmendu. Ansolaren hitzetan, EAJren hautagaia ”pertsona trebatua da, eleanitza, enpatikoa, ikuspegi estrategiko eta zuzentzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna duena".

Hidalgo hautagai berretsita, EAJ egiten ari den belaunaldi berritzean beste pauso bat eman dute jeltzaleek. Aurrez, Jon Insausti izendatu zuten Donostiako alkate.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X