Epaileak ukatu egin dio Begoña Gomezi NATOren goi-bilerara joatea, baina Londresera bidaiatzeko baimena eman dio
Gomezen defentsak uztailaren 7tik 10era Espainiatik irtetea eskatu zuen, NATOk Turkian egitekoa duen goi-bilerara joateko eta, ondoren, Londresera, alabaren graduaziora.
Pedro Sanchez eta Begoña Gomez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Begoña Gomezek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ezingo du NATOk bihar eta etzi Ankaran (Turkia) egingo duen goi-bilerara, baina datozen egunotan Londresen (Erresuma Batua) egingo den bere alabaren graduaziora joateko aukera izango du.
Bi hitzordu horietara joan ahal izateko, uztailaren 7tik 10era Espainiatik ateratzeko baimena eskatua zion Gomezen defentsak Juan Carlos Peinado magistratuari, eta hura oporretan denez, Antonio Viejo ordezko magistratuak ebatzi du eskaria.
Autoan, Viejok argudiatu du Turkiarako bidaiaren atzean "kortesia instituzionala" dagoela, eta Gomezek ez daukala "parte-hartze zuzenik" egingo diren ekitaldietan. Horretaz gain, epaileak dio Turkia ez dela Europar Batasuneko kide, eta horrenbestez, bi herrialdeen —Espainia eta Turkia— artean ez dagoela protokolorik ezarria segurtasun eta justizia mailan.
Aldiz, Londresen kasuan, magistratuak dio "Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko elkarlana judiziala ona" dela, "baita Brexitaren ondoren ere". Gomezek joan nahi duen ekitaldiaren "izaera" ere —alabaren graduazioa— kontuan hartu da autoan, bidaiatzeko baimena emateko.
Peinado epaileak Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari pasaportea kentzea eta Espainiatik irtetea debekatzea erabaki zuen ekainean, kautelazko neurri gisa, ustezko lau deliturengatik epaiketa egin arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik