Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakaria Madrilen, beroa bueltan eta irteera operazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Imanol Pradales lehendakaria Madrilen: Imanol Pradales lehendakariak Espainiako irrati eta telebista publikoa (RTVE) eta EFE agentziak antolatutako "Los Desayunos" saioan elkarrizketatuko dute, 09:30etatik aurrera, Cervantes institutuan.
- Beroa bueltan: Asteburuan berriro ere bero egingo du Euskal Herrian. Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperatura maximoek gora egingo dute eta beroenak 35 ºC-ren bueltan geldituko dira barnealdean eta 30 ºC-ra hurbilduko dira kostaldean.
- Udako lehen irteera operazioa: Asteburu honetatik aurrera errepideetako joan-etorria areagotu egingo da errepideetan, uztaileko oporrak tarteko. Gainera, asteburuari begira 213 hegaldi espero dira euskal aireportuetan.