EAJk eta EH Bilduk Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko harreman politiko berri bat aldarrikatu dute adierazpen bateratu batean
Ekimena Foruen abolizioaren 150. urteurrenarekin eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrenarekin bat dator; bi efemerideak igande honetan gogoratuko dituzte.
EAJk eta EH Bilduk euskal nazioaren aitortzaren aldeko aldarria egingo dute igande honetan Bergaran, eta “Euskal Herriaren eta Espainiako Estatuaren arteko harreman politiko berri” bat eskatuko dute, “aldebikotasunean oinarritua”. Igandeko ekitaldiaren atarian, Bergarako Adierazpena deituriko oharra adostu eta argitaratu dute, Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrenarekin bat eginez.
Adierazpenaren aurkezpena Gernikan egin dute, eta bertan izan dira EAJ zein EH Bilduko alkateak. Bi efemerideak euskal autogobernuaren defentsarekin lotu dute, eta "elkarrekiko errespetuan oinarritutako harremana" zein "bi subjektu politikoren arteko aitortzan oinarritutako harremana" aldarrikatu dute.
Era berean, honakoa jaso dute agirian: "Euskal herritarren borondate demokratikoa errespetatuko duen estatus juridiko-politiko berri batean gauzatuko den harremana".
"Ez dugu iragana berreskuratu nahi. Iraganetik datorren askatasun nahia etorkizunera eraman nahi dugu. Foruek adierazi zuten autogobernuaren espiritua, gaurko garaietara egokituta, nazio gisa behar ditugun tresna politikoetan islatu nahi dugu. Ez nostalgiaz baizik erantzukizunez. Ez konfrontazio nahiagatik, euskal herritarren ongizatea, kohesio soziala eta herri honen etorkizuna bermatzeko asmoz baizik", jaso dute adierazpenean.
Oinarri historikoa
Dokumentuak ibilbide historikoa egiten du, eta arreta berezia jartzen du 1876ko uztailaren 21ean, Foruen abolizioaren egunean. "Lehenago, Nafarroako Erresumaren erakunde eta ahalmen politikoak sakon murriztuak izan ziren 1841eko Lege Hitzartuaren bidez; eta Ipar Euskal Herriko lurraldeek ere galdu zituzten beren eskubide historikoak Frantziako Iraultzaren ondorioz. Erabaki haiek ez ziren euskal herritarren borondatearen emaitza izan. Espainiatik eta Frantziatik ezarri ziren", jaso dute testuan.
Ibilbide historiko horretan, foru tradizioa herriaren parte-hartzearen eta berdintasunaren adierazpen gisa ere aldarrikatu dute. "Gure aurrekoek bazekiten askatasun politikoa eta kohesio soziala ezin direla elkarrengandik bereizi. Horregatik eraiki zituzten herriaren parte-hartzea, auzolana eta elkartasuna uztartzen zituzten erakundeak. Herri-agintea eta berdinzaletasuna uztartzen zituen ondare hark erakutsi zuen autogobernua ez dela helburu bat bere horretan, herritarren ongizatearen eta askatasunaren zerbitzura dagoen tresna baizik", gaineratu dute.
Alkate Mugimendua
Hortik abiatuta, adierazpenak 1976ko Bergarako Alkate Mugimenduaren espiritua aldarrikatzen du. "Frankismoaren ilunpetatik irteten ari zen Herri batean, euskal udal ordezkariak Bergaran elkartu ziren. Foruen abolizioaren mendeurrena oroitzeko eta, batez ere, etorkizunari begiratzeko. Garai hartako alkate eta zinegotziek argi adierazi zuten Euskal Herriaren eskubide politikoak ez zirela iraungi. Argi esan zuten Euskal Herriak bere nortasuna, bere historia eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea zuela", jaso dute adierazpen bateratuan.
"Botere politiko eraginkorra"
Azkenik, EAJk eta EH Bilduk "berretsi" dute "euskal herritarrek dutela beren etorkizun politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea". "Eta berresten dugu herri baten borondate demokratikoa ezin dela behin eta berriz muga juridikoen, interpretazio politikoen edo Estatu-arrazoien menpe utzi. Aurrez-aurre ditugun erronkek —eraldaketa ekonomikoa, trantsizio energetikoa, ongizate-estatuaren etorkizuna, migrazio fenomenoak, hizkuntzaren biziberritzea, segurtasun geopolitikoa edo Europako integrazioaren sakontzea— botere politiko eraginkorra eskatzen dute", adierazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesek dio Sanchezen gobernua "nokeatuta" dagoela, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko lukeela
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioari eskainitako elkarrizketan lehendakariak gaineratu du krisia bideratu ezean legealdia amaitutzat eman beharko lukeela.
EH Bilduk Maddalen Iriarteren aldeko apustua egin du berriro Gipuzkoako Foru Aldundirako
Gipuzkoako EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte donostiarra proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusigai 2027ko foru hauteskundeetarako. Iriarte izan zen koalizioaren hautagaia 2023ko hauteskundeetan, eta, azpimarratu dutenez, berak eskuratu zituen boto gehien lurraldean.
PSE-EEk Teresa Laespada aurkeztuko du berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
2019 eta ta 2023ko hauteskundeetan ere, ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Sanchezek ziurtatu du Ceutako krisian Marokoren esku-hartzea frogatuz gero, Espainiak "irmo" erantzungo duela
Berretsi du inteligentzia zerbitzuek ez zutela migratzaileen sarrera masiboaren abisurik eman inongo momentutan. Gainerako taldeek ez dute sinesten presidentearen tesia.
Ceutaren aldeko elkarretaratzean hainbat kazetarik jasandako erasoak gaitzetsi ditu Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramailearen hitzetan, "gure gizartearen adierazpen gorenetako bat informazio askatasuna da, atzo muturreko elementuek bortxatu zutena".
Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian
Iñaki Guridik lehendakaria elkarrizketatu du Euskadi Irratiko Faktorian. Jarraitu zuzenean hemen.
Albiste izango dira: Pedro Sanchezen agerraldia Kongresuan Ceutaren inguruan, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailea aurkitzeko dispositibo poliziala eta beroa bueltan Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Mobilizazio ugari egin dira Hego Euskal Herrian, Ceutari "elkartasuna" adierazteko zein "arrazakeria" salatzeko
Aurreikusi zitekeen bezala, PPk deitutako ekitaldiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aukako protesta bihurtu dira. Aurrez aurre izan dituzte Mugimendu Sozialistak eta ezkerreko beste talde batzuek deitutako mobilizazioak, eta horietan, diskurtso arrazistak eta xenofoboak salatu dituzte.
Erdi-askatasuna onartu dio berriro Eusko Jaurlaritzak Maria Soledad Iparragirreri, boluntariotza jarduerak egiteko
Justizia Sailak baimen hori eman zion aurten aurretik ere, baina Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion.