Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Leturiaren egunkari ezkutua Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik (Donostia, 1929-2012) 1957. urtean argitaratutako eleberria, euskal narratiban pertsonaia baten barne gatazka lehenengoz kontatu zuen nobela, irakurriko dute ostegunean, hilak 4, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIX. edizioan.
Arriaga antzokian izango da irakurraldia, ekainaren 4an, ostegunarekin, 08:00etatik 14:00etara, eta zuzenean jarraitu ahalko da, ORAINen zuzenean zein Arriaga plazan ezarriko den pantaila erraldoiaren bidez.
Joseba Sarrionandia idazleak (Iurreta, 1958) abiatuko du irakurraldia, 08:00etan, eta ondoren ehunka pertsonak jarriko diote ahotsa Joxeba Leturiaren barne hausnarketari: kultura eta gizarte eragileek, ikasleek, irakasleek, Ibone Bengoetxea sailburuak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, euskaltzainburuak, Bilboko institutuetako ikasleek, diasporako ordezkariek, munduko 50 euskal etxeetako euskara ikasleek bideo bidez…
1957. urtean argitaratua, Leturiaren egunkari ezkutua lehen euskal nobela modernoa da, hainbat adituren arabera. Existentzialismoa euskal letretara ekarri zuen nobelak, eta liburuan nabaria da Satreren zein Camusen itzala; protagonista konplexu baten barne gatazkak aletzen ditu testuak, ordura arte pertsonaia estereotipatuak aurkeztu izan zituen narratiba batean lehenengoz.
Irakurraldiaren aurretik, Irati eta Edorta Jimenezek “Lehen euskal eleberri modernoa” eskainiko dute ekainaren 2an, eta Joseba Sarrionandiak eta Markos Zapiainek solasaldia izango dute ekainaren 3an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioa da aurtengoa. Aurreko urteetan, Gero (Axular), Peru Abarka (Juan Antonio Mogel), Haur besoetakoa (Mirande), Hamaika pauso (Saizarbitoria), Zergatik panpox (Urretabizkaia), Obabakoak (Atxaga), Harri eta herri (Aresti), Metamorfosia (Kafka), Lingua Vasconum Primitiae (Etxepare), Kristalezko begi bat (Meabe), Ipuin onac (Bizenta Mogel)…
Zure interesekoa izan daiteke
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.