Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Ane Zubeldia "Kontra" poema liburuagatik saritu dute. Argazkia: Susa.
Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia idazleek Literatura Kritikarien Espainiako Elkartearen saria jaso dute, euskarazko ataletan. Sariotako epaimahaikideen arabera, halaber, Los ilusionistas Marcos Giralt Torrente madrildarraren liburua izan da 2025ea gaztelaniaz argitaratu zen narratibazko liburu onena.
Halaber, Pablo García Casadok jaso du gaztelaniazko poesia liburu onenaren saria; Fernando Castro Paredesek eta Lorena Soutok, galizierazkoak; eta Amadeu Fabregatek eta Sebastia Alzamorak, katalanezkoak.
Halaber, atzerriko hizkuntza bateko libururik onenaren saria El jardinero y la muerte Gueogui Gospodinov bulgariar idazlearen lanarentzat izan da. Impedimenta argitaletxeak kaleratu du gaztelaniaz, Maria Vutovak itzulia, eta Edicions del Periscopik katalanez, Marc Casalsek itzulia.
Diru ekarpenik gabeko sarien epaimahaia 21 literatura kritikarik osatu dute.
Eider Rodriguezi Dena zulo bera zen liburuak ekarri dio narratiba ataleko saria, epaimahaiaren hitzetan “sakontasun emozional ikaragarria” erakusten duen sei kontakizuneko bilduma baita.
Ane Zubeldia poetari dagokionez, Kontra liburua saritu dute, Susa argitaletxeak kaleratu duen liburua “agerpen dirdiratsua” izan baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.