Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9an, Leire Bilbaok irakurle taldeko LH3ko eta LH4ko taldeak bisitatuko ditu udal liburutegian, eta martxoaren 13an “Biziminak. Doluak hitzetan” errezitaldi-emanaldia taularatuko dute Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena eta Olatz Mitxelena idazleek eta Hatxe, Izaro Telletxea eta Ainara Lasak Landetxe kultur aretoan.
Programazioarekin jarraitzeko, hilaren 14an, larunbatarekin, Mireia Delgadok eta Dorleta Kortazarrek liburu aukeraketari buruzko hitzaldia emango dute, eta biharamunean, hilaren 15ean, idazketa tailerrei buruzko saioa gidatuko du Eider Perez Adeletxek.
Hilaren 16an, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak irakurle taldeko LH2ko taldea bisitatuko du, hilaren 18an (Galdosenea, 19:00etan) Eider Rodriguezek eta Anarik Dena zulo bera zen Rodriguezen liburua aurkezteko emanaldia egingo dute eta hilaren 22an Landetxen Su txikian bertso saio musikatua egingo dute Su txikian bertso saio musikatua egingo dute Haira Aizpurua, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek, Alaia Martinek gaiak jartzen eta Patxi Amulet eta Bastien Marianne musikariek.
Azkenik, hilaren 28an, 12:00etan, udal liburutegian, Castillo Suarez idazleak, Udane Ansa ilustratzaileak eta Peru Galbete musikariak Lera poesia errezitaldi musikatua egingo dute.