Argitaletxea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du

Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak. 

Astiberri
Alfonso Zapicoren ilustrazioa Astiberriren 25 urteengatik

Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du, 25 urte bete dituen honetan, “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpenagatik eta haien izaera zorrotza agerian uzten duen katalogoaren irrika artistiko handiagatik”. 

Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen sariak 30.000 euroko ekarpena du, eta edizio lanetan ekarpen bikain edo berritzailea izan duen pertsona fisiko eta juridiko baten ekina goraipatzea du helburu.

Epaimahaiaren arabera, “mende laurden bateko historian mila lan kaleratu eta gero, haien kudeaketa tinko eta koherenteak publiko berriak erakartzen jarraitzen du, liburuon barietateari eta edertasun tekniko eta estetikoari esker”. 

Maria Jose Galvez Salvador Espainiako Kultura Ministerioaren Liburu, Komiki eta Irakurketaren zuzendari nagusia izan da epaimahaiaren presidentea, Jesus Gonzalez Gonzalez Liburua, Irakurketa eta Letrak Sustatzeko zuzendariorde nagusia presidenteordea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X