Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Literaturia jaialdiak plaza eskainiko dio ostera ere, maiatzaren 29tik 31ra Zarautzen, “herritik eta herrirako euskaraz sortu edo euskarara ekarria den literaturari”, “Dar-dar” lelopean.
2008an Larrabetzun sortu eta 2014tik Zarautzen egiten den jaialdiak liburu azoka, liburu aurkezpenak, musika emanaldiak, ikastaroak eta mahai inguruak eskainiko ditu literaturazaleen gozagarri.
Ostiralean, maiatzak 29, abiatuko da programazioa, Modelo aretoan: Maialen Berasategi itzultzaileak manifestua irakurriko du, eta Imanol Epeldek “Zerbait sartu zait begian” ikuskizuna taularatuko du.
Larunbatean, liburu azoka egongo da egun osoan (11:00-14:00 eta 16:30-19:30) Lege Zaharren enparantzan, Mejillon Tigre kolektiboak idazketa tailerra eskainiko die 12-16 urteko neska-mutilei, Armiarma literatura ataria omenduko dute eta Habia hari laukoteak kontzertua eskainiko du (20:15, Modelo).
Gainera, Ahotsenea espazioak liburu aurkezpenak hartuko ditu larunbatean, goizetik iluntzera: Amaia Aranzeta, Nahia Intxausti, Joxean Agirre, Maite Lopez Las Heras, Garbiñe Ubeda…
Igandean, bukatzeko, “Itzulpena: ezinean, ekinean” mahai ingurua egingo dute, goizez, eta “Klera” ikuskizuna dago programatuta arratsalderako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.