Euskara
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Euskara azterketaren notak USaPen, tarteko mailan; Fisikak du batez besteko baxuena eta ‘zero’ gehien
Euskal Herriko Unibertsitateak aurrekaririk gabeko txostena eskaini du USaPen izandako noten inguruan, gertatutako polemikaren ostean. Euskarako azterketan izandako batez besteko nota 6,33koa izan da; Gaztelania eta Literaturakoa 6,42koa, eta Fisikakoa 3,98koa.
EHUk USaPeko zeroen inguruko datu orokorrak emango ditu gaur, ikasgaiz ikasgai
EHUk ikasgai guztietan izan diren noten berri emango du astelehenean, ikasgaien arteko alderaketa eginda
"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean
"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.
Angeriñe Elorriaga, USaPeko Euskara azterketako zuzentzailea: "Zeroa atera daiteke"
Angeriñe Elorriaga EHUko irakasle eta USaPeko Euskara azterketako zuzentzaileak azaldu duenez, zeroak Euskaran ez ezik beste ikasgai batzuetan ere egon badaude. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, EHU eta gainerako erakundeen babes falta sentitu du. Datorren urtean ez da zuzentzaile ariko.
Pedrosa sailburua: “Euskara azterketan 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela”
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta USaPen emaitzei buruz hitz egin du, besteak beste. Euskarako azterketari dagokionez, zera esan du: “USaPeko Euskara azterketari dagokionez, 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ez dakit (…). Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela USaPen”.
Berez, USaPen ohiko deialdian, behin-behineko datuei erreparatuz, 6,34 izan da batez besteko nota Euskara eta Literatura ikasgaian, behin-behineko batez besteko nota orokorraren gainetik (6,33). Emaitzak baxuagoak izan dira beste ikasgai batzuetan: Historia, 6,10; Kimika, 5,94; Matematika II, 5,08; Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika, 5,05; eta Fisika, 3,98. Honako ikasgaietan, berriz, altuagoa izan da: Ingelesa, 7,16; Filosofia, 6,82; eta Gaztelania eta Literatura, 6,43.
Unibertsitatean matrikulatu dira Euskara azterketaren nota errekurritu zuten ikasleak
USaPeko Euskara azterketan lortutako kalifikazioak epaitegietan errekurritu zituzten ikasleak unibertsitatean matrikulatu ahal izan dira. Epaitegien aginduz, EHUk ikasle horien izen-emate eskaerak onartu behar izan ditu, eta horretarako hainbat gradutan dagoen plaza kopurua handitu du. Iñaki Picaza familien abokatuak gertakarien kronologia azaldu du.
"Euskararen aurkako oldarraldiak hezkuntzara salto" egin duela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak
USaP proban euskara azterketarekin gertatu dena eta ondoren etorri diren erabakiak salatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Kontseiluak datorren ostegunerako, EAEko hiru campusetan, "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean.
Ikasleen abokatua: “Zeroak apur bat susmagarriak dira; askok hizkuntza-maila egiaztatua dute”
Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) euskarako azterketan nota baxuak jaso dituztelako helegitea aurkeztu duten ikasleen abokatuak, Iñaki Picazak, adierazi du gazteek helegitea jarri dutela, “zero ateratzea apur bat susmagarria delako”. Gainera, hau nabarmendu du: “Helegitea aurkezten ari diren gazte askok hizkuntza-eskakizunak egiaztatuta dituzte”.
Abiatzear dira euskararen egiaztatze asimetrikoak (A2/B1, B1/B2, B2/C1...): Zer dira eta nola egiaztatu ahal izango dira?
Eusko Jaurlaritzak urritik aurrera hizkuntza-trebetasunen arabera gaitasun-mailak egiaztatzeko aukera emango duen eredu berria jarriko du martxan.
Bengoetxea (EHU): "Errekurtsoa jarri duten ikasleentzat pribilegioa ez den eta berdintasun-printzipioa urratzen ez duen formula bat bilatzen ari gara"
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore Joxerramon Bengoetxeak Radio Euskadin adierazi duenez, euskara azterketa errekurritu zuten ikasleen alde hartutako kautelazko neurriak buruhaustea dakarkio Unibertsitateari. "Errekurtsoa jarri duten ikasleentzat pribilegioa ez den formula baten bila gabiltza", adierazi du.
Justiziak EHUri eskatu dio ez ditzala kontuan hartu USaPeko Euskara azterketako zeroak batez besteko notan
EHUk dagoeneko iragarri du erabakia errekurritu egingo duela, honako bi arrazoiengatik: "USaP probetara aurkeztu diren gainerako ikasleak babesgabetasun egoeran" uzten ditu eta "berdintasun printzipioa" urratzen du.
Diez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”
EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak azaldu ditu. Horren hitzetan, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ados jarri dira EH Bildurekin, bere bazkidea den PSE-EE alde batera utzita, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordio batzuk adosteko aukeraz galdetuta esan duenez, "ez nuke aurreikuspenik elikatuko, euskara gai berezia delako”.
Ibone Bengoetxea: “Lege honen espiritua segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea da, exijentzia gehiago ezarri gabe”
Lehendakariordeak, EAJk eta EH Bilduk euskararen segurtasun juridikoa bermatzeko akordioaren balioa nabarmendu dute; PSEk, PPk, Sumarrek eta Voxek, berriz, lege-aldaketa zalantzan jarri dute.
Nola baloratuko da euskararen ezagutza enplegu publikoan lege berriarekin?
Eusko Legebiltzarrak onartutako lege-aldaketak aukera emango du euskararen ezagutza lanpostua eskuratu ondoren egiaztatzeko, eta sistema berri bat ezarriko du hizkuntzaren ezagutza eskatuko duten lanpostuen kopurua kalkulatzeko.
Lehen zenbaki baskonikoa aurkitu dute Irulegin, "abar", eta gaur egungo "hamar" zenbakiaren aurrekaria izan daiteke
Aranzadi Zientzia Elkarteak egin du aurkikuntza, Irulegiko baskoien kanpamenduan (Arangurengo ibarra, Nafarroa). "Abar" inskripzioa, Irulegiko eskua agertu zen etxebizitza bereko biltegi-ontzi batean aurkitu dute, eta hamar zenbakiari erreferentzia egiten diola uste dute.
Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskararen babesa indartzeko erreforma onartu du
Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aldaketak, EAJk bultzatua, hizkuntza eskakizunen segurtasun juridikoa indartu nahi du. Testua aurrera atera da EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, eta PSEk, Eusko Jaurlaritzako EAJren bazkideak, kontrako botoa eman du.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Enplegu Publikoaren Legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.