Larunbatean Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzeko azken deia egin du Kontseiluak
Hitzordu garrantzitsua du euskarak datorren larunbatean Iruñean. Euskaltzaleon Martxa indartsu dator, horrela iragarri dute, behintzat, antolatzaileek. Pankartak eta pregoilariak aurkeztuta, Iruñea euskaltzalez betetzeko azken deia egin du Kontseiluak.
Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituzten hiru zutabeen pankarten diseinuak eta egileak iragarri dituzte, hain zuzen ere, gaurkoan. Hartara, zutabeen hasieran, gizarte zibileko hiru kolektibok botako dituzte pregoiak eta txupinazoa: Azterketak Euskaraz mugimenduak, euskarazko eduki sortzaileek, eta Batuz Aldatuko talde eragileak.
Gaur aurkeztutako pankarta bakoitzak Martxaren hiru aldarrietako bat ordezkatuko du. Euskal irudigile ezagunek egin dituzte. Lehenengo pankarta, euskararen ofizialtasun osoa eskatzen duena, Patxi Huarte Zaldieroa komikigileak egindakoa da. Bigarren pankartak hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatzen du, Asisko Urmenetaren irudien bitartez. Hirugarren pankartak, berriz, euskaltzaletasuna lehen lerrora ekartzeko beharra azpimarratzen du, eta Malen Amenabar ilustratzailearen lana da.
Bestalde, Kontseiluak ezagutzera eman ditu 17:00etan, Runako parketik, Antoniuttitik eta Askatasun enparantzatik abiatuko diren zutabeen hasieran pregoiak irakurri eta txupinazoak botako dituzten hiru kolektiboak, gizarte eragiletzatik egiten duten lana aitortu, babestu eta bultatzeko asmoz.
Argibideak
Arratsaldeko 17:00etan, Euskaltzaleon Martxaren zutabeak osatuko dira. Zutabeen osaera ahal bezain orekatua izan dadin, Kontseiluak hiru irizpide zehaztu ditu: dagoeneko Iruñean dauden herritarrak Runako parkean bilduko dira; autoz iristen direnak, Antoniuttin, eta herrietatik autobus bidez iristen direnak, Askatasun enparantzan.
Pregoi eta txupinazoen ondotik, zutabeak pankarten eta txarangen atzetik abiatuko dira aldarrikapen eta jai giroan, Gazteluko plazan bat egiteko. Izan ere, aldarrikapena eta harrotasuna uztartuko ditu Euskaltzaleen Martxak.
Hiru zutabeak Gazteluko plazara iritsi ostean, bertan egingo da ekitaldi nagusia. Eta Euskaltzaleen Martxaren bukaera gisa, plazan bildutako guztiek dantza egitea da proposamena. Arratsaldeko mobilizazioaz gain, goizean zehar hainbat ekitaldi izango dira Iruñean zehar.
Egitaraua
Goizeko 11:00etan hasita, umeentzako gune bat izango da Santa Ana plazan, Porrotx eta Zapotxin pailazoen emanaldiarekin, jarraian Dindaiakale jolasekin osatuta.
12:00etatik aurrera, Alde Zaharra zeharkatuko duen Kantujira egingo da, bai eta bermut-pintxada LABAn.
13:30ean, bi egunez Urepeletik Iruñerako bidea oinez egingo duen Gazte Euskaltzaleon Martxako kideei harrera egingo zaie, Karmen kalean.
Eguna amaitzeko, Gazteluko plazako ekitaldi nagusiaren ostean kalejira handi bat abiatuko da Iruñeko alde zaharrean barrena.
Zure interesekoa izan daiteke
48 ordu Espainia erdialdean sua geldiarazteko, beste bero bolada bat iritsi aurretik
Madrilgo eta Avilako suteen fronteak San Juan urtegiaren parean elkartu dira. Bi suteen artean, 80.000 hektarea baino gehiago erre dira jada.
Vall d'Uixoko suteek 8.500 hektareak erre dituzte jada, baina egoerak hobera egin dezake gauean
Goizean ezin izan dituzte aire bidezko baliabideak erabili keagatik. "Gauari begira, aurreikuspen meteorologiko nahiko onekin iritsiko gara, mendebaldeko haize nahiko leunarekin, eta horri esker lan egin ahal izango dugu", azaldu du du zuzendari operatiboak.
Polemika piztu dute Palmako masifikazio turistikoaren aurkako manifestazioaren ondorengo kargek
Polizia Nazionalak gogor kargatu zuen Palman igandean, masifikazio turistikoaren aurkako protestaren ondoren. Talde bortitzei erantzun gisa justifikatu du Poliziak bere burua baina Espainiako Gobernuko ordezkariak zalantzan jarri du jokabidea. Zaurituen artean Xavier Hurtado fotokazetaria dago eta Balearetako Kazetarien sindikatuak babes osoa eman dio.
Donostiako Aste Nagusiak 416 jarduera izango ditu hiriko 30 gunetan banatuta
Donostia prest dago zortzi eguneko festari hasiera emateko. Abuztuaren 8tik 15era ospatuko dute Aste Nagusia, programa zabal batekin, eta, gainera, bitxikeria bat ere kontuan izango dute aurtengo jaietan: abuztuaren 12an izango den eklipsea.
El Bocal auziko epaileak atzeratu egin du Dragados enpresako ordezkariaren deklarazioa
Perituen azalpenak entzun ondotik erabaki zuen instrukzio epaileak enpresa kontratistako lege arduraduna ere deklaratzera deitzea, ikertu gisa.
Bi emakume zauritu dira Alesbesen trafiko-istripuz
12:36 inguruan izan da ezbeharra, NA-660 errepidean. Zauritutako bi emakumeak, 85 eta 31 urtekoak, Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dituzte.
Behin-behinean espetxean jarraituko du sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik ikertzen ari diren gizonak
Autoan, epaileak berretsi du biktimak konortea erdi galduta zuela sexu-erasoa egin ziotenean. Deklarazioan, akusatuak esan zuen emakumeak baimendutako sexu-harremana izan zela.
Behin-behinean aske utzi dute Tuteran sexu eraso bat egitea egotzita atxilotutako mutila
Larunbat gauean izan zen erasoa Tuteran eta ordu batzuk geroago atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Gipuzkoako umeen eta nerabeen bizimodu gogobetetasun indizea 9,1 puntukoa da
Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehen honetan aurkeztu duen ZmZ ikerketak haurren eta nerabeen ongizateari buruzko pertzepzioa jaso du, eta lurraldeko aisialdi hezitzaileko zerbitzu publikoak hobetzeko erabiliko da.
Albiste izango dira: suteak, sexu-erasoak Bilbon eta Tuteran, eta Donostiako Aste Nagusiko programazioaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.