Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko EAJk egindako proposamenak tramitazioan aurrera egingo du, EH Bilduren abstentzioari esker

"Akordiorik eza ez da aukera bat. Euskarak zein Enplegu Publikoaren Legeak akordio eta adostasun zabalak eskatzen dituzte", esan du EH Bilduk. Bestalde, koalizioaren jatorrizko proposamena ere eztabaidatuko da batzordean.

Pello Otxandiano, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Euskara administrazioan blindatzeko EAJren eta EH Bilduren bi proposamenek aurrera egin dute Eusko Legebiltzarreko tramitazioan.

Batetik, jeltzaleek eskatu bezala, EH Bildu abstenitu egin da lan-eskaintza publikoetan euskara blindatzeko EAJk mahai gainean jarri duen Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko proposamenaren bozketan. Nolanahi ere, koalizioak EAJren proposamenari aurkeztutako zuzenketei eutsi egingo die. 

Gaur egin da bozketa Eusko Legebiltzarreko Ponentzian, eta urrats horrekin, EH Bilduk jeltzaleekin irekitako "negoziazioari bide ematen jarraitu" nahi du, eta ziurtatu egin du gai honetan bere jarrera ez dela aldatu.

Izan ere, EH Bilduren erabakiak ahalbidetuko du EAJren proposamena tramitatzea: orain, batzordean eztabaidatu eta bozkatu beharko da, eta han onartuz gero, ganberako Osoko Bilkurara iritsiko litzateke. 

"Euskararen aurkako oldarraldi politiko, mediatiko eta judizial betean, akordiorik eza ez da aukera bat. Euskarak zein Enplegu Publikoaren Legeak akordio eta adostasun zabalak eskatzen dituzte”, esan du EH Bilduk, erabakiaren berri emateko zabaldutako ohar laburrean. 

Koalizio subiranistaren arabera, euskararen estatus juridikoan urrats sendoak egiteko eta eskubide berdintasunean aurrera egiteko unea da. "Ziur gaude erasoaldi horri aurre egin dakiokeela, euskara biziberrituko duen hizkuntza politika berria abian jarriz. Horretarako, elkarrizketa eta negoziazioa ezinbesteko tresnak dira", erantsi du. 

Bestalde, EH Bilduren lege-proposamenari egindako zuzenketa guztiak bertan behera geratu dira, gainerakoek kontra bozkatu dute eta. Beraz, Legebiltzarreko asteleheneko batzordean bi proposamen bozkatuko dira, EAJrena, bere zuzenketekin, eta EH Bilduren jatorrizko testua, alegaziorik gabe. Hortik aterako da legea, eta gero Legebiltzarreko Osoko Bilkurara igaroko da.

Zer proposatzen du EAJk lan-eskaintza eskaintza publikoetan euskara blindatzeko?

Bi "mugimendu politiko" proposatzen ditu EAJk: batetik, proportzionaltasunaren kontzeptuan sakontzea, profilen ereduari eutsita. Legea moldatuta eta dekretu bat onartuta bermatuko lukete hori. "Derrigortasun indize orokorrik ez da egongo, erakunde bakoitzak berea izango du", eta hori arautzeko "dekretu bat onartuko du Eusko Jaurlaritzak". Besteak beste, tokian tokiko errealitate soziolinguistikoa eta plaza bakoitzerako kontuan hartu beharreko premiak baliatuko dira proportzionaltasun maila ezartzeko.

Jeltzaleek uste dute EH Bilduk mahai gainean jarri duen proposamena baino "egingarriagoa" dela haiena, koalizio subiranistak eredua "goitik behera" aldatzea proposatzen duelako. Hala, PSE-EErekin akordioa ixtea "ezinezkoa" izan denez, eskari zuzen bat egin zioten koalizioari: ahalbidetu zezala "EAJren proposamena tramitatzea, gutxienez, abstenituta", eta behin hori eginda, prozesua abiatzea, "emaitzak ebaluatu" eta "aurrera begirako urratsak" adosteko. 

EUSKARA

Lan-eskaintza guztietan hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna geroratzeko aukera ezartzea proposatu du EAJk  

Idoia Alberdi Etxaniz | EITB

Sozialistekin akordioa erdiestea ezinezkoa izan ondoren, EH Bilduri eskari zuzena egin dio EAJk: "abstentzioaren bidez" jeltzaleen planteamendua ahalbidetzea, eta hortik aurrera, elkarrekin "emaitzak ebaluatu" eta "hurrengo urratsak" adostea.

markel olano  joseba diez antxustegi

EH Bilduren "kontraesana" kritikatu du PSE-EEk

Berehala iritsi da PSE-EEren erantzuna. EAJren proposamenak tramitazioan aurrera egitea albiste txarra dela uste du, "ziurgabetasun juridikoa" ekar dezakeelako. 

Halaber, EH Bilduk abstentzioarekin jeltzaleen testuari bide ematea "kontraesankorra" dela uste du, bere garaian "txatal" gisa definitu zutelako EAJren proposamena.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Esteban, presidente del BBB, en una entrevista en Radio Euskadi.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Estebanek "antzezpen hutsa" dela dio Anduezak PSE-EEren Batzorde Nazionalean eginiko diskurtsoa

EAJko presidente Aitor Estebanen ustez, "antzezpen handiegia" izan da Eneko Anduezarne, PSE-EEko idazkari nagusiaren, diskurtsoan. Izan ere, Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako adierazpenetan, Estebanek esan du Anduezak badakiela ez dela Enplegu Publikoaren Legearen aurka jarri behar. Horren harira, Estebanek dio sozialisten idazkari nagusia jada hauteskunde kanpainari begira dagoela. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.

Ertzainak Uribe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Uribe ertzainaren aldeko omenaldia egin dute Beasainen, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean

Beasaingo ertzain-etxearen aurrean izan da omenaldi-ekitaldia; minutu bateko isilunearen ondoren, Mikel Uribe gogora ekarri dute hainbat ertzainburuk, tartean bere kide izan zirenak. Mikel Uribe Ertzaintzako komisariordea hil zuen ETAk duela 25 urte gaurko egunez, Leaburun, elkartean lagunartean afaltzera zihoala. Elkarte ondoan autoa aparkatu zuenean, ETAko bi kidek kotxea tirokatu eta bertan hil zuten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X