Almeriako sutean hildako sei pertsona identikatu dituzte
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak herritarrei ohartarazi die klima aldaketak bere erkidegoan duen eragina "oso handia" dela, eta kontzientziazioa eta "sentsibilitatea" eskatu die.
Sutea, Almerian. Argazkia: EFE
Joan den ostegunean Los Gallardosen (Almeria) piztutako baso sutearen bilakaeraren eraginez, larrialdia "zero" egoerara jaitsi dute, mailarik baxuenera, igandean sua egonkortu ostean.
Horixe iragarri dute Juanma Moreno Andaluziako presidenteak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Turren antolatutako aginte-postuan egindako agerraldian.
Andaluziako presidenteak goraipatu egin du egunotan administrazio guztien eta larrialdi zerbitzuen arteko koordinazioa. Izan ere, Infoca, Larrialdietarako Unitate Militarra, suhiltzaileak eta segurtasun indarrak aritu dira sua itzaltzeko lanetan.
Dena dela, eta suteak bilakaera ona izan duen arren, Morenok atsekabea agertu du 13 pertsona hil direlako. Azken biktima 93 urteko emakume britainiar bat izan zen, igande honetan zaurien ondorioz hil zena. Lau pertsona oso larri daude Sevillako Virgen del Rocio Ospitaleko Erredura Handien Unitatean.
Morenok ohartarazi duenez, Andaluziak uda "oso gogorra" igaroko du baso suteen arloan. Azaldu duenez, azken hilabeteetako euriteek sortutako landaretza ugariak eta bero bolada goiztiarrek sua hedatzeko agertoki bereziki egokia sortu dute, eta erretako azalera duela urtebete erregistratutakoa baino hiru aldiz handiagoa da jada.
Era berean, Andaluziako presidenteak herritarrei azaldu die klima aldaketak bere erkidegoan duen eragina "oso handia" dela, eta kontzientziazioa eta "sentsibilitatea" eskatu die.
Verako Auzitegiak (Almeria) hartu du bere gain sutearen inguruko ikerketa, eta gaur jakinarazi dutenez, sei gorpu identifikatzea lortu dute: espainiar bat, Erresuma Batuko bi herritar eta Frantziako, Belgikako eta AEBtako beste bana daude identifikatuen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera