Querolgo (Tarragona) lau urbanizazio husteko agindu dute, Aiguamurciako sutearen ondorioz
Babes Zibilak Querol herriko (Tarragona) lau urbanizazio husteko agindu du Aiguamurciako sutearen ondorioz, eta 300-400 bat bizilaguni agindu die etxetik ateratzeko. Suteak 114 hektarea baino gehiago erre ditu dagoeneko Vall de l'Infern eremuan eta Pontosera (Bartzelona) sartu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Laudioko zenbait udal-instalaziotan legionella-maila altua hauteman dela eta itxi egin dute horietan uraren erabilera, prebentzio modura
Aretako frontoiari, Aretako kultur etxeari, Gardeako kirol instalazioei eta Altzarrate futbol zelaiari eragiten die gorabeherak. Laudioko Udalak jakinarazi duenez igerilekuetan ez dago arazorik eta segurua da bertan bainatzea.
Ertzaintzaren esku jarraitzen du Errenterian gizon bat hiltzea leporatuta atxilotutakoak
Igande goizean 33 urteko gizon bat hil zen Errenteriako Kaputxinoeta auzoan, beste batek labanaz egindako erasoaren ondorioz, eta, gertakari horiei lotuta, 23 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak.
Miura zezenek ez dute huts egin, eta azken-aurreko entzierroa bizia izan da
Abiadura handian egin dute ibilbidea, baina azken unean ez dira zuzenean plaza barruko atera joan, eta horrek entzierroa luzatu du. Zortzi pertsona zauritu dira, baina ez da adarkadarik izan.
Albiste izango dira: Errenteriako hilketa, zazpigarren entzierroa eta autogobernuari buruzko uda ikastaroa
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Sexu-erasoen aurkako elkarretaratze jendetsua Iruñean
Etxean geratu behar dutenak jazarleak eta sexu-erasoak egiten dituztenak direla azpimarratu dute Gazteluko plazan bildutakoek. Horrez gain, maitasuna eta babesa adierazi diete biktimei, eta animatu dituzte "kaleak eta plazak okupatzera, isilik ez geratzea".
47 urteko gizon bat hil da Agurainen, trenak harrapatuta
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta, oraingoz, badirudi istripua izan dela. Harrapaketaren ondorioz, Renfek trenbidearen zirkulazioa eten du inguruan aldi baterako.
Espetxera bidali dute, behin-behinean eta fidantzarik gabe, Iruñean atxilotutako ustezko bortxatzailea
Erasoa larunbat goizaldean izan zen, hilak 11, 04:45 aldera, Nafarroako hiriburuko Gaztelugibelen. Egunotan San Fermin jaiak ospatzen ari dira lekuan.
Almeriako baso-sutea egonkortu egin dute, eta 1.000 pertsona etxera itzuli ahal izango dira
Guztira 7.000 hektarea erre ditu suak. 13 lagun hil dira, eta 8 zauritu; horietako lau, larri.
Gasteizko Ironmaneko lehiakide bat hil da
25 urteko gizonezko britainiarra ondoezik sentitu da Uribarri Ganboako urtegiko igeriketa proban, eta bertan hil da.