Albiste izango dira: sanferminetako azken eguna, Iñaki Subijanaren kargu-hartzea eta Gorenaren epaiaren osteko erreakzioak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanferminetako azken eguna: Iruñean gauerdiarekin batera amaituko dira 2026ko sanferminak. Gaixoa ni abestu eta zapi gorria lepotik kendu aurretik, ordea, festa giroa izango da nagusi.
- Iñaki Subijanaren kargu-hartzea: Kargua berritu duen EAEko Justizia Auzitegi Goereneko presidente Iñaki Subijanaren kargu-hartze ekitaldia izango da gaur, 13:00etan, Justizia Jauregian.
- Auzitegi Gorenaren epaiaren osteko erreakzioak: Auzitegi Gorenak berretsi egin du azpikontratatutako enpresen hizkuntza-baldintzen inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia; hori horrela, Eusko Jaurlaritzak ezin izango dizkie eskatu funtzionarioen "hizkuntza-baldintza berak" azpikontratutako enpresetako langileei. Eusko Jaurlaritzak sententziaren balorazioa egingo du, Gobernu Kontseiluaren ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera