Bi adarkatu sanferminetako azken entzierro azkar eta arriskutsuan
Jandillaren zezenek 2 minutu eta 25 segundoan egin dute ibilbidea. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; bost, kolpeengatik.
2026ko sanferminetako zortzigarren entzierroa. Argazkia: EFE
Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, eta lasterketa azkar eta arriskutsa izan da. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, eta korrikalariak azpian harrapatu dituzte. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; bi, adarkadekin, eta bost, kolpeengatik.
Iruñeko entzierroan parte hartu duten 25. aldia izan da gaurkoa, eta zezenek 2 minutu eta 25 segundoan egin dute ibilbidea. Gaur arte, 33 korrikalari adarkatu dituzte.
Arrisku gehieneko uneak Udaletxe plazan izan dira, hain zuzen ere, zezenetako batek hesian geldirik zeuden korrikalarien aurka egin du.
Bi adarkatu
Aurtengo sanferminetako azken entzierroan bi korrikalari adarkatu dituzte, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak zabaldutako lehen osasun-partearen arabera. Lehena besoan adarkatu dute Udaletxe plaza parean, eta bigarrena, toraxean, Telefonicako zatian. Biak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, kolpeengatik zauritu diren bost korrikalariekin batera.
Ondoren, zezen plazan hirugarren korrikalari bat adarkatu dutela aurreratu dute, baina, ondoren, akats bat izan dela jakinarazi dute.
Ikusi berriro zortzigarren entzierroa
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.