LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 urteko langile bat larri zauritu da Azkoienen, eskailera batetik erorita

Baratze batean ari zen lanean, eta erorikoaren ondorioz, buruan kolpe larria hartu du. Helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

20230112142322_nafarroa-medikuak-ospitalea-hospital-navarra_
Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

25 urteko emakume bat larri zauritu da gaur arratsaldean Azkoienen, baratze batean lanean ari zela izandako istripuan. 

SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zentroak jakinarazi duenez, 18:30 inguruan izan da ezbeharra. Antza, eskailera batetik erori da langilea eta buruan kolpe handia hartu du. 

Osasunbideako langileak, Azkoiengo suhiltzaileak eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira, eta emakumea helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Foru Poliziak ikerketa zabaldu du, lan-istripuaren arrazoiak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X