AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak 236.032 milioi euroko gastu muga izango du 2027an, inoizko handiena

Halaber, defizit muga, zorraren muga eta gastu araua ere onartu ditu. Horiek dira, hain zuzen ere, gastu mugarekin batera 2027ko aurrekontu proiektua osatzeko oinarriak. 

El ministro de Hacienda, Arcadi España, durante una rueda de prensa tras el Consejo de Ministros, a 7 de julio de 2026, en Madrid.

Arcadi España Ogasun ministroa, Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press

Espainiako Gobernuak 226.032 milioi euroko gastu muga onartu du 2027rako. Inoizko gastu mugarik handiena izango da, aurtengoa baino % 6,6 gehiago.

Halaber, 2027-2029 aldirako defizit muga, zorraren muga eta gastu araua ere onartu ditu gaurko Ministroen Kontseiluak. Horiek dira, hain zuzen ere, gastu mugarekin batera 2027ko aurrekontu proiektua osatzeko oinarriak. 

"2027rako Aurrekontuak onartzeko nahitaezko pausoa" eman du du Espainiako Gobernuak, Arcadi España Ogasun ministroak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez. 

Bestetik, egonkortasun-bideak aurreikusi duenez, zor publikoa aurten BPGaren %99,1ekoa izatetik, 2027an BPGaren % 97,6koa izatera pasako da.

Edonola ere, egonkortasun-bide horrek Gorteen onespena behar du —gastu muga ez da bozkatzen—, eta ez da erraza izango, Juntsen ezezkoa tarteko, baina ministroak “hausnarketa” eskatu du, eta talde parlamentarioek galde diezaiotela euren buruari ea zergatik egin uko gastu muga handiagoari. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X