Albiste dira
LANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin

Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.

En 2018, Donald Trump anunciaba aranceles del 2 5% sobre el acero procedente de Europa y del 10 % sobre el aluminio. Tras 3 años en los que la industria europea ha perdido competitividad, anuncian que esas tasas quedan anuladas.
EFEren artxiboko argazkia

Lanera ez joateko joerak gora egiten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Randstad ikerketa zentruak Espainiako Estatistika Institutuaren datuetan oinarrituta kaleratutako txostenaren arabera, Euskadik zein Nafarroak gainditu egin dute Espainiako Estatuko batez bestekoa (% 7,2). Nolanahi ere, EAEko zifrak dira kezkagarrienak, marka guztiak hautsi baititu.

Espainia osoko absentismo tasarik altuena, %9,4koa zenbatu du Euskal Autonomia Erkidegoak 2026ko lehen hiruhilekoan. Txostenaren arabera, aldi baterako ezgaitasunak (IT) edo mediku-bajak izan dira absentismo horren arrazoi nagusiak. Sektoreka, zerbitzuen arloa izan da kaltetuena Euskadin, galdutako orduen % 9,7rekin. 

Nafarroan, berriz, absentismoa % 7,4an kokatu da. Zifra hori azken bost urteetako altuena da, eta Foru Erkidegoa ere Estatuko batez bestekoaren gainetik ezartzen du. Kasu honetan, mediku-bajek hitzartutako orduen % 5,6ko galera eragin dute. EAErekin alderatuta, Nafarroan industria izan da sektorerik kaltetuena, % 7,4ko tasarekin.

Espainian, urteko lehen hiruhilekoan absentismo-tasa orokorra % 7,2koa izan da, aurreko urteko epe berean baino bi hamarren altuagoa. Egunero, batez beste, 1,6 milioi langilek lanera huts egin du. Horietatik 1,2 milioik baja medikoa aurkeztu du, eta 362.000 langilek, ordea, osasunarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik egin du huts.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X